Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Bidaiaren lehen zatia

Bidaiaren lehen zatia

Mikel Lizarralde 2009/10/12 19:24

Idatziko nuela esan nuen, baina hitzak haizeak eraman ditu. Egin ditut jada lau egun bidean eta hona hemen apunte txiki batzuk, bizi naizela, gutxienez, esateko. Hauek dira orain artean egindakoak, labur-labur:

  • Lehen eguna: Orreaga - Iruñea
  • Bigarrena: Iruñea - Najera
  • Hirugarrena: Najera - Hontanás
  • Laugarrena: Hontanás - Mansilla de las Mulas

 

Leonetik gertu xamar nago, bihar after-sun pixkat erosi beharrena nago. Uste baino eguraldi hobea egiten ari da eta aurpegia erre dut. Gainerakoan ondo, ipurdia eta bizkarra nola dauzkadan hobe ez esatea.

Bide batez, txorakeria bat. Vodafone eta halakoek diote estaldura %99,99koa izaten dela. Ba atzo %0,01 horren parte den leku batean egin nuen lo. Munduko zulo horretan estaldurarik ez, eta gomendatu zidaten jaitsi berri nuen aldapan gora egiteko telefonoz hitzegitea nahi banuen. Ia gaua zela hor eman nituen bost minutu txankletetan aldapan gora...

Horrela jarraituz gero ostiralean iritsiko naiz, biba ni!

etiketak: santiago bidea
azpi
azpi dio:
2009/10/13 11:12

ba hori, inbidia apur batekin, besarkada erdi bat etxetik.

ondo pasa,

ramon
ramon dio:
2009/10/13 15:19

Ipurdiarena irakurtzerakoan pentsaari dozta, bizikletan hoa ala?. Hi badakik bidaiariak zer esaten duten, poliki egin beharreko bidaia dela... Patzadaz hartu eta disfrutatu, ¿perretxikorik bai kinto real inguruan?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.