Bidaia baten kontakizun tuiteatua (lau)
Mikel Lizarralde
2012/09/18 22:45
Abuztuak 20, astelehena
- Atzo, sekulako auto-ilarak. Kostan asteburua pasa eta etxera bidean. Alemaniarrak asko. Ordenatuak direla? Denak ordu berean etxera, to!
- Kostaldeari jarraituz hegoalderantz goaz Hoek Van Holland arte. Hemen hartzen da UK-ra joateko itsasontzia
- Maas ibaian gora, Maasluis-en hartu dugu bestalderantz joateko ferrya, Rozenburg-era, Zeeland-en gaude jada
- Nordzee route, LF1-a. Seinaleei jarraitzen diegu. Eta tarteka nahita galdu. Zeeland toki lasai eta atsegina da bizikletan bidaiatzeko
- Bi dike pasa ditugu gaur. Bigarrena lehena baino luzeagoa. Biak ikusgarriak. Ur-korronte itzelak inguruan, baita haizea ere
- Zierikzee genuen helmuga, baina apur bat gertuago genuen Renesse-ko mini-kanpin batean geratu gara. 70km inguru gaur. Tope!
- Inguru turistikoa da hau. Taberna, jatetxe eta kanpin ugari. Kuriosoena ordea herriko eliza pareko seinalea: Santiago 2500km
Abuztuak 21, asteartea
- Bart gabeko ihintzagatik arropak bustiak daude. Maillota bueno, bidean lehor daiteke. Baina kuloteak... galtza-motxetan noa. Hori piura
- Etapa motza gaurkoa, 40km inguru. Zailtasun handiena pasa behar dugun dike luze-luze bat, kontrako haizeagatik
- Dike horretan atera dugu biok agertzen garen lehen argazkia. Bazen garaia!
- Bazkaltzean detaile kuriosoa. Maionesa eskatu dut hanburgesarekin jateko. Zerbitzaria ordenagailura. Kontua ekartzean: 0,5 euro. Kutrea, oso
- Middelburg alboko mini-kanpin batean geratu gara. Jostailu zoragarria zegoen bertan: ohe-elastiko bat! Ze ondo pasa dugun!
- Hirira joan gara afaltzera. Garagardo bat aurrena. Denak ezin probatu, lastima! Gustatu zaigu Middelburg, polita