Bidaia baten kontakizun tuiteatua (bat)
Mikel Lizarralde
2012/09/12 22:25
Abuztuan egindako bizikleta-bidaiaren kontakizun laburtua, 140 karaktere baino gutxiagoko esaldietan idatzia
Abuztuak 11, larunbata
- Alforjak beharrezkoarekin soilik bete ditugu. Bagoaz bizikleta eta guzti tren geltokira. Eibar > Donostia > Hendaia > Paris > Brusela
- Ez dabil tiketen makina. Estazioko arduradunak diosku ea berak zer egingo duen. "Guk baino zerbait gehiago jakingo duzu!" Ia-ia akatu dugu
- Hendaian bizikletei gurpilak eta parrillak askatu eta poltsatan gorde dugu dena, bagoiko ate alboan, giltzarrapoaz kateatuta
- Arropa zuri eta zapi gorriz jantzitako gazte mordoa bagoian. Dax-en atera dira. Kristoren parranda kanpoan. Kanpin dendak eta gazteak edonon
- Nahita goaz gabeko trenean, baina ezin lokartu. Bero itogarria gure bagoian; besteetan ez. Urik ezin erosi, agortuta, Red Bull besterik ez
Abuztuak 12, igandea
- Parisen behingoan. Gare d'Austerlitz. Metroz Gare du Nord-era. Errazagoa da bizikleta gainean ibiltzea sorbaldan 2 eramatea baino
- Hiru ordu Gare du Nord-eko kafetegian. Alboko turista bati zerbait lapurtu diote ume-ijito batzuk. Jabetu denerako urrun ziren
- Bruselara doan trena bai erosoa eta freskoa. Ordu t'erdian iritsi gara Midi geltokira. Dena montatu eta Pantone hotelera, St Gilles auzoan
- Hemen bizi diren lagun batzuekin pasa dugu arratsaldea paseoan. Espero baino politagoa da Brusela. Eta garagardoa...
Abuztuak 13, astelehena
- Astelehen goiza, trafiko dezente Bruselan. Azkar aurkitu dugu Anberes ingururantz doan kanala. Bide erosoa. Kontatzeko gauza gutxi
- Azken kilometroak errepide handi baten bazterretik egin ditugu. Anberes sarreran ez dugu inolako kanpinen erreferentziarik aurkitu, galduta
- Judutar ortodoxo ugari, euren kapel, bizar-luze eta arropa soilarekin. Espero nuen, diamante salerosketagatik famatua da eta Anberes
- Kirol denda batean esan digute non dagoen kanpina. Eskalda ibaia gurutzatu behar, tuneletik. Okerreko tunela hartu dugu, 5km gehiago, kaka
- Kuriosoa. Ez dago zubirik Eskalda zeharkatzeko, tunelak soilik. 2 oinezko eta ziklistentzat. Igogailuan 40 metro behera eta 200 metro luze
- Afaltzean, zerbitzariak dio euskara hungarieratik datorrela, eta apur bat finlandiarretik. Seguru azaldu da tipoa
- Zerbitzari bera. Kreditu txartelaz afaria ordaintzera joan garenean: "banku espainiarra? hor doaz nire zergak" Alua
- Azken bueltaxka Anberesen. Hiria asko gustatu zait. Plaza. Katedrala. Tunelak. Eta kanpina ere bai, inguru lasai eta polita