Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Autobusean lanera

Autobusean lanera

Mikel Lizarralde 2008/02/22 09:50

Urte haserako proposamenetako bat zen lanera oinez etortzea. Oraingoz, kale. Gaur ere kotxez etorri naiz, eta nazka-nazka eginda bukatu dut. Bi kilometro eskax egiteko 10-15 minutu estresante behar izan ditut. Eta gainera, kotxetik atera eta zebrabidea gurutzatzera nindoala ia arrapatu egin nau inuzente p...seme batek.

Sarrera honen ostean, nere proposamena: Untzagatik Azittaingo poligonorako autobus zuzena, lanera doan jendearentzako. Asko jota, beste geltoki pare bat (Armeria parean eta Urkizun, adibidez).

Helburua: kotxe gutxiago ibiltzea Eibarren. Kotxe gutxiago = kotaminazio gutxiago eta trafiko hobea.

Prezioa: doan (erabilera bultzatzeko).

Ordutegi zabala: lanera ez gara guztiok ordu berean sartzen, ezta atera ere.

Adiminstrazioa honen atzean egotea nahitaezkoa da, batez ere diruz laguntzeko. Zerbitzua doan izan behar da, horrela, autoz ibiltzea garestiagoa izango delako.

Orain arte, gure herriko eta eskualdeko garraio publikoa ez dago langileongan pentsatuz egina. Poligonoetara edo enpresak dauden lekuetara ez da autobusik joaten. Horrela, egunean lau aldiz Eibar guztiz kolapsatzen da.

Eta Azittaina bakarrik ez, Ermuara, Elgoibarra, ... Garraio publiko espezializatua, langileentzako propio egina.

Ekimena martxan jarri aurretik, enpresen laguntzarekin, langileak halako zerbait egiteko prest ote dauden ikusi beharko litzateke, hau da, zerbitzua erabiliko ote litzatekeen aztertu. Ondoren, zerbitzua martxan jartzen bada, aztertu beharko litzateke ea erabiltzen den, ordutegiak egokiak diren, ... analitika, :-).

Bota dut ostiraleko astakeria!

etiketak: ekologia
Mikel
Mikel dio:
2008/02/25 10:48

Erabat beharrezkoa esango nuke nik. Kanpotik Eibarra bizitzera gatozenontzat gogorra da bertako trafikora moldatzea. Ikaragarrizko trafikua, aparkatzeko toki eza eta horrez gain, munizipalak multak jartzera dedikatzen dira goizeko 8etatik aurrera, trafikora begira egon beharrean (gaur goizean testigu izan naiz...)

Ordiziko baten hitzetan: Herri honek ANALITIKA sakon bat behar du!

Gari
Gari dio:
2008/02/22 14:07

Aspaldi neukan buruan ideia hori.

Industrialde berdinean lan egiten du Eibarko trafiko zinegotziak. Egingo diogu bisita antolatua?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.