Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Armada barik hobeto

Armada barik hobeto

Mikel Lizarralde 2010/05/13 18:30

Asteleheneko telebista saio bati esker jakin nuen Costa Ricak ez duela armadarik. Deigarria egin zitzaidan, batez ere historia odoltsua duten herrialdeen auzokidea delako.

Gaur Wikipediako orri honekin egin dut topo: Países sin fuerzas armadas. Gehientxuenak herrialde txiki xamarrak, baina bada zerbait. Bi gauzak harritu naute. Batetik, herrialde hauek beste armadadun beste herrialde batekin akordioa sinatzen dutela erasotuak badira defenda ditzaten (adibidez, Andorrak Espainia eta Frantziarekin dauka hitzarmena, edota Panamak Kolonbiarekin). Bestetik, Liechtenstein-ek armada bertan behera uzteko erabilitako arrazoia: oso garestia zela. Horra hor defizita murrizteko bide bat.

etiketak: armada
birasuegi
birasuegi dio:
2010/05/13 22:47

Ba bai, askoz hobe biziko ginateke armada eta armadabururik gabe. Imaginatu diru guzti hori gastu sozialean inbertituta.

Puntualizazio txiki bat, Panamaren armadarik eza Estatu Batuek behartutakoa da, kanalaren kontrola izateko. Horretarako Kolonbiako armada erabiltzen du armada satelite moduan. Entzun dut hala ere Estatu Batuek VI flotaren berpiztearekin berriro kontrol zuzena hartu nahi dutela.

Ander Goñi
Ander Goñi dio:
2010/05/14 12:51

Centre Delàs d’Estudis Per la Pau-k egindako txosten baten arabera (http://www.nodo50.org/antimilitaristas/IMG/pdf/376_informe_despesa_2009_cas.pdf), espainiak, iaz, 18.609,60 milioiko gastua egin zuen gai militarretan.

Badago guraizea non sartu

Mikel Liz.
Mikel Liz. dio:
2010/05/14 00:43

@birasuegi Eskerrik asko informazioagatik. Armadaburua eta bere familiarena... gerra galdu izanaren ondorioak pairatzen ditugu oraindik.

@erral Joe, eta non geratuko da Ezpainia plurinazional eta zuper guaya?

erral
erral dio:
2010/05/13 23:08

Beste ideia bat defizita murrizteko: Senatua desagertarazi. 264 senatari x 2000 €/hilean (azpitik jota) x 14 paga = 7392000 €/urtean. Horri gehitu, dietak, langileen soldatak, jauregiaren mantentze-lanak, papera, materiala, obrak, argindarra...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.