Apple eta Android
Atzo Steve Jobs-ek prentsaurrekoa eman zuen azkenengo hiruhilekoan Apple-ek datu ekonomiko apartak izan dituelako.
Hona hemen berak esandakoak labur-labur (prentsaurrekoa ingelesez hemen):
Salmentak eta aplikazioak
iPhone:
- 14,1 M iPhone saldu dituzte azken hiruhilekoan
- 275.000 IOS aparailu aktibatzen dira egunero
- 300.000 aplikazio
Android:
- 200.000 aparailu aktibatzen dira eguneko
- 90.000 aplikazioa
Blackberry:
- 12,1 M unitate salduta azken hiruhilekoan
- Ohikoa ez duten merkatu batean sartu beharko dira
- Garatzaileak konbentzitu beharko dituzte euren plataformarako ere garatu dezaten (Android eta iPhone-az gain)
Android
Android oso fragmentatua dago:
- Ekoizle bakoitzak bere interfaze propietarioa instalatzen du (bereizteko)
- Aparailu bakoitzak sistema eragilearen bertsio ezberdina izan dezake, baita pantaila-tamaina ezberdina ere, garatzailearen lana zailduz
- Market bat baino gehiago (Amazon, Verizon, Vodafone, ... bakoitzak berea). Garatzaileek guztietara igo beharko dute?
Tablet-ak
- Alde handia omen dago 10 eta 7 hazbeteren artean. 7 hazbete ez da 10-en %70a, %45a baizik. Aplikazio pobreagoak egiten omen dira pantaila txiki horrentzat
- Bere ustez, hemendik urtebetera 7 hazbeteko gadget-ak egiten dituztenak 10ekoak egitera pasako dira, erabiltzaileak soporterik gabe utziz
- Google ari omen da esaten ez erabiltzeko egungo Android bertsioa (Froyo), datorren urtean aterako den tablet-bertsio bati itxaroteko
- iPad-ak 35.000 app vs iaia zero Androiden tabletek
- iPad-ak dituen osagai guztiak Apple-ek berak sortu ditu, urte hauetan zehar ikasitakoa erabiliz.
- Produkturik onena preziorik lehiakorrenean. Jobs-en ustez oso prezio lehiakorra daukate eskaintzen dutena kontuan hartuz
Merkatu-kuota
Merkatu kuota dela eta, Apple-en helburua ez da produktu merke bat atera eta kuota handi bat bereganatzea. Produktu geroz eta hobeak egin nahi dituzte, prezioan ere pixkanaka beherantz joaten, ahal bada, baina beti ere produktuaren ezaugarri bikainei eta erabiltzailearen esperientziari garrantzia emanaz.
Egia da Androiden munduan azken aldian darabilzten ardurak: gehiegizko fragmentazioa ez ote den ematen ari, market gehiegi, bakoitzak berea, .... Egia da Ekoizleen eskutan utzi ezkero gauzak ez direla ondo egingo, hauek salmentetan saoilik pentsatzen dutelako eta ez erabiltzaileengan. (Betikoa)
Baina egia da ere, Linux munduan antzerako ideiak erabili zirela orain denbora bat, eta gaur egun indarra hartzen ari den zerbait dela. Tamalez oraindik Windows da errege, baina oso iritzi txarrak ditu erabiltzaileengan. (edo?)
Nik uste androiden dauden garatzaileak, (bere filosofian pentsatzen dutenak) hobeak direla eta "Hackerragoak" direla, eta Linux-en bezela gauzak hobetzen joango direla, baita market, garapen eta ekoizleen hesiak puskatzen ere. Erabiltzaile xumeentzat akaso Ipad-ak ematen dizkienekin nahikoa izan daiteke, egia da, baina heu betikoa da.
Nik uste, hau hasi besterik ez da egin, eta denborak esango du.