Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Argazki sarituak Kultu Tabernan

Eneko Astigarraga 2008/05/16 19:10

 

Eguen Zuri Argazki lehiaketaren argazki irabazlea

 

XI Eguen Zuri argazki lehiketara aurkeztutako argazki batzuk Kultu Tabernan daude zintzilika eta ikusgai Maiatza amaitu arte.


Goiean Fernando Retolaza argazkilariak Kezka Taldeak aratusteetan egin zuen koko-dantza ibilaldian ateratako argazki irabazlea "Batista kojua" da argazkian ageri den pertsonaia eta Altzubarrenen ateratako argazki dela esan digute.

Beste partaide eta irabazleen argazkiekin batera Kultu Tabernan dago ikusgai.

 

XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak

Eneko Astigarraga 2008/05/14 18:21

Jakitera eman dira XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak:

XI. "EGUEN ZURI" ARGAZKI LEHIAKETAren AKTA 
 
2007.eko apirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren  
egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean  XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren  
epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu: 
 
1) Lehiakide guztiei bere partaidetza eskertzea. 
2) Aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu  
3) Sarien banaketa erabaki: 
 
Lehen sariaren irabazlea: FERNANDO RETOLAZA, "Kokoak  2" argazkiarekin   

Bigarren sariaren irabazlea: JAVIER PEDRO FERNANDEZ FERRERAS  "Argazkia 1" argazkiarekin

Hirugarren saria MAITE BEISTEGI, "Laukua" argazkiarekin 

 
Epaimahai burua: Jose Valderrey
 
Eibarren, 2007.eko apirilaren 17an 

 

 

Iñigo Manterola, erakusketa Topalekuan

Eneko Astigarraga 2008/04/22 23:55

Iñigo Manterola margolariaren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan apirilaren 18tik apirilaren 27ra.

Alfonso Cruz margolari katalanak hau zioen  Manterola margolariari buruz, "un pintor inteligente, un pintor vasco en el mejor de los sentidos, porque tiene mucha identidad. Es moderno al mismo tiempo, con una pincelada directa; representa con una síntesis brutal lo que quiere, sin demasiado recargamiento. Me ha parecido perfecto crear esta fórmula en la que pudiéramos estar los dos".

Itsasoa da erakusketaren gai nagusia eta ohizkoa den bezala erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Txango Kulturala Arrikrutzera (Oñati)

Eneko Astigarraga 2008/04/09 18:30
Txangoa Arrikrutz
Arrate Kultur Elkartearen txangoa Arrikrutzera

Oñatin, Aizkorriko magalean, Arantzazuko Santutegiaren inguruan aurkitzen den Kastara, Arrikrutzeko kobetara txangoa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak datorren apirilaren 19rako.

Lur azpian espeleologi fenomeno, gune luze konplexuak eta kare harri ikusgarriak ezagutzeko aukera eskeiniko dizkigu 2007an, lau urte iraun zuten lanen ondoren, irekitako haitzulotik zehar burutuko dugun bisita gidatuak. 20ko talde bitan egingo dira ordubete inguru iraungo duten bisitak.

Arrazoi honek txangoaren parte hartzaile kopurua mugatzera garamatza, 40 lagunendako tokia egongo delarik. Bisita burutzeko oinetako egokiak eta hotzari aurre egiteko arropa aproposa eraman beharko dira ,
argibideak euskeraz eta gazteleraz jasotzeko aukera egongo da

Haitzulotik atera eta inguruko parajeez gozatu ondoren bazkaria burutuko dugu bertako jatetxe batetan. Ondoren Oñatira jetsiko ginateke, herria eta bertan kokatzen den unibertsitatea ezagutuz arratsaldea igarotzera iluntzerako Eibarrera bueltatuz.

Apirilaren 19an, zapatua, goizeko 9retan (karteletan gaizki dago) Ego Gain geltokitik aterako gara. Bidaia, bazkaria, sarrera eta bisitak 30 euro (27 bazkideentzat) kostatuko zaigu .

Txangorako izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko :

- Arrate Kultur elkarteko bulegoan, ostegunetan 18:30etatik 20:30 etara

- edo elkarteko zenbakia erabiliz 943 20 22 99 edo 626 984 472.

Emakume Artisten Erakusketaren inaugurazioa

Eneko Astigarraga 2008/03/07 08:12

Gaur arratsaldeko 19:15etatik aurrera emakume artisten erakusketa inauguratuko da elkartearen Topaleku aretoan, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Gonbidatuta zaudete.

emakumeak_topalekuan.jpg

 

Aurten Musika Eskolak parte hartuko du ganbara  musikako zenbait gairekin.

Erakusketan ikusi ahalko diren artelanak eremu ezberdinekoak dira: margolaritza, zeramika, argazkilaritza, ...

 

Erakusketa martxoaren 16arte egongo da zabaldik, eta ohizkoa den bezala erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Bertso bazkaria bihar, gazteen bertso saioa atzo

Eneko Astigarraga 2008/02/29 22:38

 

Paya eta Alberdi

Bertso saio ederra izan genuen atzo Xabi Paya eta Uxue Alberdi bertsolari gazteekin. Hona saioko argazkia, Irigoienek ateratakoa.

 

Bihar martxoaren 1a, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria izango dugu.

 

 

Aurten Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira gurekin, Arrate Kultur Elkartearen egoitzan, lehen solairuan.

 

 

 

 

 

Bertso ekitaldiak martxan

Eneko Astigarraga 2008/02/23 21:11
Bertso bazkaria, bertso saioa tabernan, argazki erakusketa

Martxoaren 1ean, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria izango dugu. Mailen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolari handiak izango ditugu gure artean, Arrate Kultur Elkartean.

Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3 EIBAR) eta txartelak salgai daude Kultu Tabernan Kultu Tabernan edo Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan.

 

Bestalde, ostegunean Otsailak 28an Bertso saioa izango dugu elkarteko tabernan, aurten Xabi Paya Bizkaiko txapelduna eta Uxue Alberdi elgoibartarra izango dira gurekin.

 

Bestalde otsailaren 25etatik martxoaren 15etara, argazki erakusketa izango dugu Kultu Taberna, iaz gurekin izan ziren Naikari Gabilondo eta Amaia Agirre bertsolarien argazkiekin. Argazkien egilea Jose Luis Irigoien da.

Makilaje tailerra

Eneko Astigarraga 2008/01/24 00:12

URTARRILAK 26, MAKILAJE TAILERRA

Urtarrilaren 31tik otsailaren 5a bitarte ospatuko diren Aratoste giroan
sartzen joan eta larunbat arratsaldea era original batetan igarotzeko aukera
eskeini asmoz makilaje tailerra antolatu du Arrate kultur Elkarteak datorren
Urtarrilaren 26rako.

Koko jantzia gertu baina hau makilajeaz  osatzeko argibide, proposamen edo
aholkuak behar dituztenei , apain-apain edo itxura beldurgarria hartzeko
aurpegia eraldatzeko sekretuak ( begia nola handitu, itzalen erabilera
etab.) ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailer praktikoa jasotzeko aukera
izango dugu 17:00etatik aurrera Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (tabernako
1go solairuan),  ermuko Alain Dominguez K. aktore eta zuzendariaren eskutik.

Parte hartzea doakoa izango da eta bertaratzen direnek begietako arkatz
beltza eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko.

Animatu!

XI Eguen Zuri argazki Lehiaketa

Eneko Astigarraga 2008/01/24 00:10

Arrate Kultur Elkarteak, XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2008an hamaikagarren edizioa izango da, lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin. 

Lehiaketa "Arakosteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da, ez dute zertan Eibarko aratoste edo eguen zuriarenak izan beharrik. 

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat. 

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainatan, koloretan, nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik. 

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna- kafetegian. 

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 4a, asteartea, gaueko 21:00etan 

Sariak: Argazki onenarentzat, 160 eurotako saria. Bigarrena, 100 eurotako saria Hirugarrena 60 euroko saria 

Sarien banaketa aste bete beranduago izango da, arratsaldeko 19:00etan. 

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.

 

Fernando Beorlegi hil da

Eneko Astigarraga 2008/01/08 12:04

Nafarroan 1928ko urtarrilaren 21ean jaio eta 1956az geroztik Eibarren bizi eta bihotzez eibartarra izan den Fernando Beorlegui pintore handia 2008ko urtarrilaren 6an hil da.

Muere Fernando Beorlegui, pintor realista, esperpéntico y lúdico

 

Harreman handia izan zuen elkartearekin eta 1963. urtean Arrate Elkartearen zuzendaritza-taldekoa izan zen, eta bai aurretik, bai geroztik ohizkoa zen Fernando ikustea Arrate Elkarteak antolatutako ekitaldietan, batez ere arte erakusketetan.

 

Eibarren egin zuen lanaren gehiena, besteak beste Txopitea, Marino Plaza eta Iñaki Larrañaga eibartarrak lagun zituela. 1974an, Goruntz taldea

sortu zuen, Txopitea eta Larrañagarekin batera.

 

2003an egin zuen erakusketa Topaleku aretoan. Rafael Castellano-k "Beorlegui: del damasquinado al jápening"

izeneko kronika idatzi zuen Kulturalean antolatutako erakusketa eta Fernandori buruz.

 

Fernando Beorlegiri buruzko informazioa zabala Egoibarra batzorderen webgunean

.

 

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak