Euskal Herriko gazta eta honen etorkizuna
Ordiziako azken gazta txapelketa irabazi duen Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola eta eibarren Sosola baserrian gazta ekologikoa ekoizten duen Josu Gil izan ditugu hizlari gaur Kulturalak antolatutako hitzaldi dastaketan.
Josu Gil-ek gazta ekologikoaren inguruan jardun du, ardien zikloa eta ekoizpen ekologikoa, gazta egiteko modu ekologikoa eta honen etorkizunaz.
Iñaki Ansola gazteak ardi mutur beltzez esnea eta gatzakiaz, tenperaturak zainduz eta arreta handiz, artisau erara egindako gaztari buruzko azalpenak eman dizkigu... eta ia-ia gaztaren zuluei buruzko truku guztiak azaldu ditu. Aurten Ordiziako lehiaketan irabazle suertatu dira elgoibartarrek.
Hauen gaztak era tradizionalean dastatzeko aukeraz gain modu berrietan probatzeko aukera ere eskeiniko digu Oskar Trebiñok. Gazta oinarritzat hartuta, hiru plater bakar batean. Aguakatea gaztarekin, gaztadun bigarrena eta postrerako gazta-izozkia.
Bestalde, bihar ospatuko da IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria , Eibarko pintxo onenaren bila.
Azken urteetan bezala, Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, antolazten da Eibarko IV Pintxo Lehiaketa - San Andres Saria.