Eibarko IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Azaroaren 22an, Eibarko pintxo onenaren bila: IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko IVPintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.
Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!
Arauak
Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.
Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.
Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.
Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 22an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.
Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 22rako prestatu beharko dira.
Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna eta jatetxeetatik.
Sari banaketa Azaroaren 30ean egingo da, Sanandres azokaren ekitaldien barnean.