Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Tabakalerako Mediateka

Tabakalerako Mediateka

albret 2008/06/30 18:54
8.000 m2 Mediateka digitalerako, ondo deritzogu.

Irrikitan gaude ea zer izango den orain arte iragarri duten Tabakalerako mediateka zentroa. Zeintzuk izango diren bere funtzioak eta bere baliabideak

 

Alde batetik bitxia egin zaigu espazio espezializatu honetarako 8.000 m2 uztea, batik bat, aurreko proiektuetan Euskadiko Liburuegirako 1.500 m2 inguru esleitu zutenean.

 

Pozgarria da proiektu honi hain garantzi handia ematea, oraingoz, behintzat espazio aldetik. Proiektuaren zehazpenen zain gaude. Orain arte prentsan irakurri dudana hau izan da: “Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren (Tabakalera) Mediatekak, berezkoak duen ikus-entzunezkoen alorreko dokumentazio zerbitzua eskaintzea gainera, bere baitan hartuko ditu kultura bisual garaikidearekin lotura duten Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Artelekuko Dokumentazio Zentroaren funts dokumentalak eta halaber, Donostiako Udal Liburutegi Sareko beharrezkoak ikusten diren funtsak. «Herritarren informaziorako irisbideetan garaikidetasun eta zentralitate beharrei irtenbidea emango dien instantzia bakar bat lortzea da xedea», Azkarateren hitzetan. Gainera, Mediateka osatzea «egokia» den aztertuko dute, «Gipuzkoako lurralde historikorako eta / edo Donostiako hirirako irakurketa publikoaren sareko buru eginez».

 

Tabakalerak bere espazioetan dituen metro koadroak 26.659 dira. Hala banatzen dira metroak Tabakaleran: Ekoizpena (2.469 m2); Erakusketa (5.195 m2), Eztabaida / Prestakuntza (3.55 m2); Artxiboa / Hedapena / Mediateka (8.000 m2); Aisialdia / Zaharberritzea (980 m2); Harremanetarako espazioak (4.200 m2); Zerbitzu orokorrak (1.400 m2); Euskadiko Filmategia (3.020 m2); Etxepare Institutua (1.040 m2). Erreserban utzitako milaka metro koadro gehiago izango ditu eraikinak. Etorkizunean zehaztuko da haien erabilpena.

 

Gerardo L.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.