Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Tabakalera

Tabakalera

albret 2008/03/31 23:38
Sustatun orain hilabete gutxi eztabaida aberatsa bezain interesgarria sortu zen Donostiako (KUGA) KUltura GAraikidearen Nazioarteko guneko izenari buruzkoa...

Pertsona asko hartu genuen parte aipatutako eztabaida interesgarri horretan.  Hamaika iritzi sortu ziren, gustu ugari. iritzi oparo... Baina okerrenetariko bat aukeratu duelakoan nago.

lehen eta behin nahi dut esan demokratikoki onartzen dudala jarritako izena: Tabakalera. Baina horrek ez du esan nahi gustura gelditu naizela. Alde batetik, jarraitzen baitut pentsatzen Tabakalera izena ez dela batere aproposa Garaikide Arte Zentro baterako, eta bestetik, bere garaian argudiatu nuen bezaka Tabakalera eraikuntza hiri gehienetan izan baita, eta ez bakarrik Espainiako Estatuan (Madrid, Santander, Logroño...), baizik eta mundu osoko hiri garrantzitsuenetan izan den eta den eraikuntza baita. 

Izena gutxienekoa izan arren, ez nuen espero Arte Eraikuntza Iraultzaile eta Moderno baten  egoitzari izena ezin tradizionalagoa jartzea.

Baina berriro diot izena gutxienekoa denez,  benetan arrakastarik onenak nahi ditut Donostiako Tabakalerako.

Gerardo Luzuriaga

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.