Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Nola bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen dute informazioa unibertsitate-ikasleek?

Nola bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen dute informazioa unibertsitate-ikasleek?

albret 2010/07/07 08:02
Atzo, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien Fakultatean, Jose Maria Egaña liburuzain ohia eta irakasleak bere Tesia aurkeztu zuen. Bikain cum Laude kalifikazioa jasoz.

Ikerketa lan mardula da. Txukuna eta zaindua, halaber, aurkezpena.

Bibliografia bikaina da, aberatsa, gaurkotua eta egokia. Oinarri teorikoaren atalak gaiaren garrantzia eta testuingurua erakusten ditu, nazioarteko ikerketa eta ekarpen nabarmenenak aurkeztuta. Ikerketak oinarri teoriko zabala du; era berean, beren kokapen historiko, geografiko eta kulturala erakutsiz. Metodologiaren aldetik, galdetegiak eta eztabaida taldeak erabili dira, ikasle eta irakasleak inplikatuz, baita liburuzainak ere.

Ikerketa galderarekin lotuta, 36 ondorio aurkeztu dira, oso era argian eta egokian. Testua oso iradokitzailea da eta, dudarik gabe, hori da lanaren atal garrantzitsuena eta interesgarriena. Ikasleen informazio gaitasunen inguruko ahuldadeak erakusteaz gain, gaitasun horiek garatzeko ikaste-irakaste prozesuetan parte hartzen duten eragileen inplikazio beharra plazaratzen duelako, hau da, irakasleena eta Hezkuntza erakundearena. Eta goi mailako irakaskuntza Informazioaren Gizarteak eta Sare Gizarteak dakartzaten paradigma berrian kokatzeko, ekarpen zehatzak egiten ditu.

Txema Egañaren tesiak, gure errealitatea ezagutzeko, nazioarteko ikerketa gaiak, modeloak eta metodologiak ekarri ditu, gure hizkuntzara eta maisuki ekarri ere. Era berean, berak egindako lan mardul eta interesgarri hau tradizio zientifiko horretan sartzen da.

 

Teresa Agirreazaldegi

Kazetaritza Saila

Euskal Herriko Unibertsitatea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.