NAZARrekoa naiz?
Gaur Berria egunkarian iritzi atalean horren gainean ikusi ditudan lerroek animatu naute EIBARko leku honetara betidanik eduki dudan zalantza ekartzera:
Nola esan Nazarrekoa naiz ala Nazarkoa naiz.
Nik uste dut biak daudela ondo, Nazarrekoa naiz edo Nazarkoa naiz. Ez dakit zergatik nik betidanik, euskaraz hitz egiten dudanetik beti esan dut NAZARREKOA naiz.. Baina konturatu naiz beste herri batzuekin ez dudala berdin egiten, eta horrela idazten eta hitz egiten dudala: Eibarko eta ez Eibarreko, Parisko eta ez Pariseko, Madrilgo eta ez Madrileko, Leringo eta ez Lerineko, Gastiango eta ez Gastianeko, Antzingo eta ez Antzineko, Bearingo eta ez Bearineko, Andoaingo eta ez Andoaineko.
Dena den, nire kasuan ez zait soilik Nazar hitzarekin gertatzen, badaude beste herri batzuk, uste dut s eta r bukatzen diren herriekin joera daukadala -eko jartzeko, adibidez: Mirafuentes (Mirafuenteseko), Aras (Araseko), Mues (Mueseko), Armañantzas (Armañantzaseko), Kodes (Kodeseko), Arronitz (Arronitzeko), Agilar (Agilarreko), Lakar (Lakarreko), Munitibar (Munitibarreko), Berriz (Berrizeko)...
Ea baten batek laguntzen didan!
Gerardo Luzuriaga