Nafarroako Legebiltzarrak liburuzainen alde
  
  
  
    albret
  
  
  
    2009/05/31 12:48
  
  
  
                   Nafarroako liburuzainen independentzia berriro garaile irten da Legebiltzarrean
                
            
            
        
                             
                             Juan Cruz Allik ere Nafarroan bizi ari garen afera zentsura ideologikotzat hartu du. Izan ere, Legebiltzarreko talde politiko guztiek UPNkoak izan ezik Berria eta Gara egunkariak liburutegietan jasotzen ari diren zentsura ideologikoaren kontrako mozioa onartu baitzuten.

Javier Eneriz Nafarroako Arartekoaren arabera, Internetek liburutegietan prentsa bermatzen duenez, Nafarroako liburutegietan Gara eta Berria egunkariak paperean erostea debekatzeak ez du zentsurarik ekartzen. Kontua horrela bada, Eneriz jauna zergatik soilik debekatzen dute Gara eta Berria erostea, eta ez gainontzeko egunkariak (ABC, Diario de Navarra...)?
Azala eduki behar da afera honetan teknologiaren garapena erabiltzea honen erabakia alde batera eramateko.