MARMOTAREN EGUNA (IV)
2011 urtean JAKIN 185 zenbakian hau adierazi genuen: “Koordinazioari dagokionez, aurreko urteetako gabeziekin jarraitzen dugu. Aspalditik aldarrikatzen dugun erakunde nagusia sortzeko oraindik ez gara gai izan. Erakunde horren beharra, berriz, gero eta premiazkoa da. Azken urteetan Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak eta beste mugimendu batzuek egindako aldarrikapenek eta proposamenek fruituak eman zituzten eta 2007an, eta Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 Legea indarrean jartzea lortu genuen. Oraindik lortu ez duguna Euskadiko Liburutegia da, nahiz eta Legeak propio ezarri Legea indarrean sartu eta gehienez ere 18 hilabetera eratuta egon beharko lukeela. Hortaz, 2009ko maiatzetik hona, dagoeneko bi urteko atzerapena daramagu. Noiz arte?”
“Digitalizazio-alor horretan bizi dugun kaosarekin bukatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Euskakiko Liburutegia ahalik eta azkarren abian jartzea, digitalizazio-eremuari dagozkion eskumenak erakunde horrek har ditzan. Biblioteka guztien burua eta koordinatzailea izan dadin, alegia.”
“Euskal Herriko digitalizazio politikaren ezaugarri nagusia koordinazio ezak izaten jarraitzen du…”
Irtenbidea Liburutegi Nazionalaren sorreran datza… Tristea da, gaur egun ere, euskal liburu eta aldizkariren bat kontsultatu nahi izanez gero, hamaika erakunde desberdinetan, erakundez erakunde Interneten kontsultatzen ibili beharra izatea, eta oraindik askoz okerrago, Frantziako edo Espainiako Liburutegi Nazionaletara jo beharra izatea”
“Bitxia da, Euskal Herria liburutegi eremuan duela urte batzuk mundo osan aitzindaria izanda, gaur egun hain deskoordinaturik eta atzeraturik egotea. Jon Bilbaoren Eusko Bibliographiaren proiektua…”
“Halaber, esan behar dugu esukal liburutegi digitala sortzeko ez legokeela oztoporik, ez alor teknikaoren aldetik, ez alor kulturaletik, ezta alor politikotik ere. ..”