Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / MARMOTAREN EGUNA (II)

MARMOTAREN EGUNA (II)

albret 2018/04/18 18:25
Esaten dute Liburutegi Digitala bai Liburutegi Nazionala ez. Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?

2007 urtea 160 JAKIN aldizkariaren zenbakian  Euskal Herrian proiektu bateratua egiteko premia eta abantailak zehaztu genituen. Egun ere berdin-berdin eta arrazoi berriekin gauza bera esango genuke. Pena urte hauetan Eusko Jaurlaritzan ibili diren agintariek kasurik ez digutela egin.

“ Herri gehienetan liburutegi digitalaren ardatza liburutegi nazionala izan da. Areago, gainerako herriek liburutegi nazionala erakunde kulturalik kuttuena bezala zaintzen dute. Gure kasuan, aitzitik, erakunde baten ardura falta bistan dago…

“Inondik inora, gainerako Herri guztietan egiten den bezala Euskal Herrian ere erakunde ofizial batek koordinazioa eta erantzukizuna bere gain hartu beharko luke. Eta Liburutegi Nazionalaren lekua –erakunde nazionala sortu arte, behintzat- Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Joana Albret, Principe de Viana edo antzerako erakunderen bat izan daiteke, proiektu hori aurrera eramango duen erakundea.”

“Ikus ditzagun erakunde koordinatua edukitzearen abantailak:

- Gainerako erakunde kulturalak ahalegin horretan inplikatzeko ahalmena  edukiko du;

- Euskal Herri osoko erakundea izango da, eta era horretan EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko errealitatea gaindituz Euskal Herriko lurralde osoan lan egiten duten erakundeek parte hartzeko aukera edukiko dute;

- Erakunde publikoa da

- Proiektu horrek aurrera eramateko behar dituen baimen ofizial guztiek erraztasuna edukiko dute.”

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.