Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Marmotaren eguna (I)

Marmotaren eguna (I)

albret 2018/04/17 16:50
Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin gutxienez...

Egunkariek, telebistek, blogek, txioek etabarrek egun hauetan amua irentsi dute. Behin eta berriro helarazi baitute berritzat zaharra dena.  “La Biblioteca Digital Vasca arrancará este año con los 3.000 primeros títulos”.

Asko eta asko idatzi dugu EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALAri buruz, hobe esanda EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALAri buruz. Ideia nahi baduzue eduki, nahiko da Interneteko bilatzailean jartzea Euskal Liburutegi Nazionala edo Euskal Liburutegi Digitala, artikulu andana irtengo delakoan nago. Dagoeneko aspertuta gaude kontu hau errepikatzen eta errepikatzen.

Kopiatuko dut Jakin aldizkarian eta egunkari batzuetan urte hauetan idatzitakoan, esanguratsua da.

Aurretik 2003 urtean “Recorrido por las Bibliotecas Virtuales del País Vasco” izenburuko artikulua idatzi nuen Bilduma aldizkarian. Duela 15 urte ikusi genuen beharrezkoa zela eremu hau antolatzea, 15 urte hasi dira eta hastapenean jarraitzen dugu izaten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.