Lizarraldean
albret
2013/05/19 12:25
Joana Albreteko kideok Lizarraldean eduki dugu urteroko bilera.
10:30ean Karlismoaren Museoko atean (euripean) izan gara, Etxabarri Larrain familiaren XVII. mendeko jauregian, 1880tik 2000 urte arte, Lizarrako udalak erosi arte erdi abandonatuta izan den eraikinaren aurrean geratu gara.
Zeharbeharritzearen lanei esker bai fatxada, bai barrukoa jatorrizko itxura berreskuratu du. Karlismo historia gogorazteko aukera eduki dugu ordu bat eta erdi batean.
12etan Lizarrako kaleetan zehar bisita gidatua (Joana izeneko gidariarekin) egin dugu. Merezi izan du Joanaren azalpen interesgarriak bezain erakargarriak entzutea: Lizarrako historia ezagutu dugu, izandako gazteluak, ogibideak, jauregiak, elizak, auzoak…
Nazarreko Kostalera Elkartean bazkaldu dugu, arratsalde osoa ekingo dizkiegun egitasmo berriaz solasaldian ibili gara…
G. L.