Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburutegien egoera

Liburutegien egoera

albret 2009/02/08 13:33
Duela gutxi Deustoko Unibertsitate berriaren Liburutegien ateak ireki zuten, Espainiako errege-erreginak Bilbon izan zirelako, berriz, berria izan zen berri.

Horretaz gain, aste honetan liburutegiei buruzko ikerketa publikoa egin da.

Consumer Eroski aldizkariak egindako ikerketak honako hau adierazi digu: a)Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako liburutegi publikoak estatuaren onenetarikoen artean daudela. b) Bilbokoak Iruñeakoak baino egoera hobean daudela. c) Ikerketa honen arabera Gasteiz eta Gonostiakoak "ondo" atera dute, eta Bilbokoak "oso ondo", Iruñeako liburutegi publikoak, berriz, "gutxi" atera dute.

Lan honetan, instalazioak, baliabideak, eta hamaika ezaugarri gehiago kontuan hartu dute, baina profesionalen lan egoera kanpoan utzi dutelakoan nagoenez, alde batetik lan kontratua tinko edo azpikontratatuak diren, eta bestetik langileen aldarrikapen interesgarria azterketatik at utzi dute. Aspalditik ez gatoz bat, liburutegien arduradunei atxikitzen zaizkien futzioak mailarekin. Liburutegi publikoen arduradunak A mailakoak izan beharko dira, eta langile teknikoak gutxienez B mailakoak.

(Gerardo Luzuriaga)

pablo
pablo dio:
2009/02/13 22:53

Erantzun honek ez du zerikusirik goiko postarekin, baina jakinarazi nahiko nizueke Barañaingo bibliotekan gertatzen ari dena.

Nafarroako Liburutegien Sareko bibliotekariok beti izan dugu eskumen osoa erabakitzeko zer erosten den eta zer ez- jakina, beste gauza bat dela asmatzen dugun ala ez-. Lan hau egiteko beti segitu izan ditugu irizpide profesionalak, horretarako daude eta. Ba, kontua da Barañaingo Kultur zinegotziak, lehen, eta alkateak, gero, "erabaki" dutela hemendik aurrera hemerotekako bi egunkari ezin direla erosi Udalak ematen duen diru partidarekin- jakina, bi egunkariak Berria eta Gara direla-.

Honaino, dena normal- zer espero genuke zinegotzi eta alkate "cruzado" horiengandik. Tamalgarriena, Gobernuko biblioteken arloko nagusiarengandik etorri da; izan ere, berak onetsi egin du oldarraldia. IFLAk, UNESCOk eta halakoek egindako deklarazioez zerbait jakitea gehiegitxo izango litzateke- zentsuraz ari gara, alegia-, baina behinik behin, ezagutu eta defendatu beharko luke Gobernuaren eta udalen arteko hitzarmenek agintzen duena, eta zera da: udalek hainbat diru partida jarri beharra dutela, baina kudeaketa tekniko osoa profesionalen esku dagoela soilik.

Beraz, honela dira gauzak hemendik. Argudio profesionalak zakarretara eta "Ave Caesar" aurrera. Nolanahi ere, harrigarriena da jendartean izan duen oihartzuna; izan ere, kominikabideei informazioa emanda ere, ez da kasik inon agertu- Diario de Noticiasen berritxo bat, Berrian are laburragoa, eta Diario de Navarran zein Garan tutik ere ez-.

Berrotza
Berrotza dio:
2009/02/24 18:40

Ezbairik gabe, Baraiñanen gertatutakoa zentsura da. Oraingoan behinik behin Nafarroako liburuzainok mobilizatu dira, honez gero 150 bat liburuzainek Pablo Gomez bertako UPNko kultur zinegotziak egindakoa gaitzetsi dute. Halaber Nafarroako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari agingu hori baligabetzea eskatu diote aipatutako liburuzainek eta baita Nafarroako Liburuzainen Elkarteak ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.