Liburua unibertso digitalean
Uztaila eta abuztuko 173 zenbakian, Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdaik eta Andoni Sagarnak liburu elektronikoaren gaineko artikulu bana argitaratu dituzte. Benetan badaukagu lan hauen gaienean zer hausnartu. Ideiak orijinalak, sakonak eta interesgarriak agertzen baitira.
Ikus dezagun Torrealdairen “Liburua uniberso digitalean. Liburu elektronikoa” izeneko artikuluan zer aurkitzen dugun.
Lehendabiziko orrialdeetan apokaliptikoen –liburu elektronikoa paperezko liburuaren mehatxutzat hartzen dutenak- eta integratuen –teknologiaren miresle akritikoak direnak- aurreikuspen okerrak edo desegokiak agerian utzi dizkigu, lan sakona egiten du paperezko eta liburuen elektronikoen bertuteak azalduz, gaur egungo errealitateari erreparatuz. Ikus dezagun zer paragrafokin bukatzen duen Joan Marik atal hau: “paperen eta digidalaren artean bide dagoen oreka hori noiz puskatuko den ez dakit, ez du zertan iraun horrela, baina badirudi joerek gaur-gaurkoz bide beretik jarraituko dutela: zientzia digitalean argitaratuko da; eta literatura papelean”.
Integratu taldean ez aurkitu arren, susmoa daukat paperezko liburuak denboraren poderioz salbuespen izango direla. Zaila egiten baitzait merkatu berean argitaratzeko bi era hain desberdin irautea. Egun, belaunaldi berriak prestatuta daude digitalizazioari dagozkion aldaketetan murgiltzeko, eta zer esanik ez etorkizunean jaioko diren gizaldiak. Hori bai, esan beharra daukat, nik ere Joan Marik bezala oraingo joera noiz puskatuko den ere ez dakidala, bestetik liburu elektronikoak ez badute gainditzen merkatua ez nintzatekeela batere tristatuko, bada daukadan adinagatik, paperezko liburuak elektronikoak baino askoz gehiago maite baititut.
(Gerardo Luzuriaga)