Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburu-sektorearen aldaketak: Liburutegiak.

Liburu-sektorearen aldaketak: Liburutegiak.

albret 2010/09/06 19:09
Digitalizazioa dela eta akabo dohaingo informazioa?

Liburu arloan aldaketa ugari izan dira. Gehiago ere etortzeko zorian daude, gutzienez inprenta asmatutako garaiko modukoak izango direlakoan nago. Izan ere, jakin ez arren sektorea (argitaletxeak, banatzaileak, inprentak, liburudendak, liburutegiak)  nola moldatuko den aldaketen aurrean, argi ikusten dut hobekuntzak baino ez dituela ekarriko, arazo edo kezka batzuk agertuko badira ere. 

Hona hemen liburutegiei dagozkion baten bat:

1.       Informazioen lekua. Orain arte liburutegiak informazioa bildu dute, erabiltzaileak gune honetara etorri dira informazioaren bila. Egun informazioa leku guztietan daukagu, sarean dagoelako: etxean, lanean, tabernetan, autobuseetan…

2.       Informazioa bereiztu. Egun informazioaren bila hurbiltzen gara sareara, egilei eta ideologiari erreparatu barik. Inprentako idatzietan ohituta gaude bereizten egile batzuen eta besteen arteko lanak. Testua bilatu baino lehen egilearen ideologiari edo joerari erreparatzen baitiogu. Interneten, aitzitik, informazioa agertzen denari lehentasuna ematen diogu, egilea bigarren mailan gelditzen da, askotan agertzen ez delako. Hortaz, ez da harritzekoa orrialde ofizialetan, edo zientifikotzat ematen duten orrialdeetan agertzen den bertsioa ontzat ematea  ezer gehiago egiaztatu edo kontrastatu gabe.

3.       Globalizazioa. Internetera informazio bila hurbiltzen diren gehienentzat orrialde ofizialetan agertzen den bertsioa hori izango da benetako informazio bakarra, eta inoiz ez zaie bururatuko beste bertsio batzuekin kontrastatzea, interneten  eta orrialde ofizialetan aurkitu dutelako. Hortaz, egoera politikoak sarean dagoen informazioa inprentako testuetan dagoena baino eragina handiago dauka. Interneterako kontuetan Nafarroa Espainia da, eta Iparralde Frantzia, ñabardurarik izan gabe.

4.       Egileen baliogutxitzea. Egile batek beste batzuen testuekin, edo ideikin beste testu bat osatuko da, testu hori beste batek beste aldaketekin eta gehigarriekin zabalduko da, eta horrela bata bestearen atzetik joango dira jatorrizko testua aldatzen. Aldaketak dela eta egilearena gero eta garrantzia gutziago edukiko du, ia inork erreparatuko dion datua  izan arte.

5.       Kulturaren kontzeptuaren aldaketa. Duela gutxi arte jakintsua zen buruan ideia eta datu asko zeuzkana. Egun, dena eskura dagoenez, jakintsua izango da hobien azaltzeko gai izango dena.

6.       Informazioaren monopolioa. Informazio-merkatua enpresa pribatuen eskuetan gelditzen ari da, orain arte informazioa erabiltzea eta liburuak irakurtzea doan izan da, zerbitzu publikoa izan baita. Erakunde publikoak (foru aldundiak, unibertsitateak, fundazioak, akademiak, profesionalen elkargoak, merkataritza ganbarak…)  arduratu dira ondare dokumentala jasotzeaz, kudeatzeaz eta banatzeaz. Udal liburutegietatik liburutegi Nazionalera arte, erakunde publikoak erantzukizuna eduki dute herri-funtsak gordetzeko eta banatzeko. Hots, orain arte erakunde publikoak, diru publikoez arduratu dira izango den memoria historikoaren funtsa jasotzen eta zabaltzen.

Egun, aitzitik, teknologiaren bitartez ekoizten den gehiena kontrolpean edukitzea posible izan denean eta hortaz informazio hori kudeatzea eta zabaltzea negozio bihurtu denean, enpresa pribatu askok eskua sartu dute informazio-merkatuan. Batzuen uste, ni barne, informazioaren kudeaketa enpresa pribatuen eskuetan uztea larrutan ordainduko dugulakoan gaude.

Informazioa esku pribatuetan geratzen ari da, informazioaren jabetza enpresa pribatuetan geratzen ari da, eta horrekin batera uztiatzeko lizentziak eta baimenak. Dagoeneko informazioa lortzeagatik ordaindu behar da, eta susmoa daukat hastapenetan baino ez gaudenik.

Gerardo Luzuriaga

 

Pruden
Pruden dio:
2010/09/07 20:01

Zorionak artikuluagatik, Gerardo. Benetan zaila da hitz gutxitan zehaztasun eta aberastasun handiagoa ematea. Ados guztiarekin.

Nire aldetik ideia bat gaineratuko nuke, zurean inplizitua dagoena: pribatizazioa. Jakina denez, XX. mendea zentzu askotan "sozializazioaren" mendea izan da, alegia, sektore ekonomiko pila bat aldez edo moldez nazionalizatu dira, sektore publikora pasatuz, era berean herri aginteek (gobernuek) sektore publiko indartsu bat sortzen zutelarik, ekonomian, kulturan, gizartean... Fenomeno hori I. Mundu Gerraren ondoren hasten da eta II. Mundu Gerraren ostean guztiz orokortzen da, batez ere alderdi sozialdemokraten eskutik (hots, PSOE bezalakoak) baina ez bakarrik (hots, PNV bezalako alderdi demokratakristauek ere oso antzeko politikak defenditu izan dute historikoki), Europa osoan (nahi den partiduren izena jar daiteke hemen). Bada, badirudi hori bukatu dela: XXI. mendea pribatizazioen mendea izango omen da: dena pribatizatuko da, dena pribatizatzen ari dira...

Bibliotekak ere pribatizatuko dituzte? Bada, kudeaketari dagokionez behintzat seinale oso garbiak ikusi izan ditugu han eta hemen, Euskal Herrian bertan, eta ez dirudi diferentzia handirik dagoenik ezkerrak (PSE) eta eskuinak (PNV) proposatu izan dutenaren artean.

Baina bibliotekek ez dute inolako etorkizunik sektore publikotik kanpo.

Beraz, zer da datorkiguna? Historikoki geuk egin izan ditugun lanak aurrerantzean "internet"-ek egingo dituenez gero (omen), zein da gure agintariek esleitu diguten etorkizuna? Itsaso internetikoan disolbatuko ote gara, milaka milloika bit eta pixelen artean? Bibliotekarenak egin ote du? Zertarako behar duzu biblioteka bat, internet konexioa baldin baduzu?

Horrelako hausnarketetan murgiltzen naizenean "Agora" pelikulaz gogoratzen naiz... baina ez, ez, agian gure bibliotekak ez dituzte asaltatu eta erreko, agian kontrakoa izango da, tokian tokiko gobernuaren eskutik abandonatuak, bitxikeria antropologiko hutsa bihurtuko gara, Amazoniako tribu galduen tenplu ezkutu eta misteriotsu horietako batzuen tankerako zerbait, gizarte "globalaren" barruko anomalia esplikaezin bat...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.