Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburu elektronikoen irakurgailuak

Liburu elektronikoen irakurgailuak

albret 2010/05/04 09:57
Liburu elektronikoen irakurgailuak Donostiako Udal Liburutegien Sarean

Liburu elektronikoen irakurgailuak errealitate bihurtu dira Donostiako liburutegietan. Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak teknologia berri honen aldeko apustua egin du eta datorren maiatzaren 3tik, liburutegietako erabiltzaileek liburu elektronikoak maileguan hartzeko aukera izango dute.

Guztira 33 irakurgailu izango dira eta bakoitzaren memorian, lehenengoz, gaztelaniazko 594 idazlan, euskarazko 69 eta ingelesezko 50 izango dira.

Liburutegi Zerbitzuak izenburuen eskaintza gehitu ahal izango du, beti ere legez onartuak dauden deskargen bidez. Euskararen kasuan, orain eskainiko diren 69 izenburuak Auspoa bildumakoak dira, bere garaian Euskararen Patronatuak digitalizatu zituenak.

Tresna berri hauek, iLiad, Cybook eta Papyre, Liburutegien Sareko 11 liburutegietan banatuko dira, eta bazkide erabiltzaileek 21 eguneko mailegua egiteko aukera izango dute. Erabiltzaileari, itzulketa egiterakoan, galdekizun labur bati erantzutea eskatuko zaio, zerbitzua hobetu ahal izateko.

 Liburu elektronikoen zerbitzu berri hau gure eduki digitalen hurbilpen lan hildoaren barnean kokatzen da; hain zuzen ere, horren eredu ditugu jada Hemeroteka Digitala 

(http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/), tokiko egunkari zaharren 40 izenburu digitalizatuekin, eta gure bloga: "Liburutegiko albisteak" (http://liburutegikoalbisteak.donostiakultura.com

Zure iruzkinak eta iradokizunak jasotzea gustatuko litzaiguke.

   PARTE HARTU GURE BLOGEAN! Klik egin: http://liburutegikoalbisteak.donostiakultura.com/eu/   

   DONOSTIA KULTURA, 20003 donostiakoliburutegiak@donostia.org

  Liburutegi zerbitzua, Konstituzio plaza, 1

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.