Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / KREA berriro

KREA berriro

albret 2018/07/31 12:51
Hirugarren epaia KREAren trukearen aurka.

KREA berriro

Ziur aski zuetariko baten batek gogoratuko du nola duela urte batzuk (2014, 2016)  komentatu nuen: “Gasteizko Betoñoko KREA leku aproposa zela Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko”. Zenbat arazo eta zenbat burukomin saiheztu genituzkeen behar dugun eraikin hori leku horretan dagoeneko sortuta egongo balitz.

Aste honetan ezagutu dugu  PPk eta  EAJk defenditzen duten Krearen trukearen aurkako hirugarren epaia. 2006an Gasteizko Udalak (jabea) Vital Kutxako Gizarte Ekintzari 30 urterako utzi zion; hortaz, 2006. urteko akordioaren arabera Vital kutxak ez zeukan aukera azpiegitura hori erakunde pribatuei uzterik. 2014.urtean PPren udal gobernuak araua aldatu zuen, KREA hirugarren eragile bati alokatzeko edo saltzeko aukera emateko. EAJk ere horren alde egin du.

EH Bilduk Gasteizko Udalean bertan helegitea aurkeztu zuen, baina ez zuten onartu;  hortaz, Epaitegira jo zuen, eta hiru epai horren alde jaso ditu.

Gakoa jabego publikoan datza; hots, Betoñoko eraikuntza horretan soilik kulturarekin lotuta dagoen erakunde publikoren bat koka daiteke, zer baino aproposago Liburutegi Nazionalaren egoitza?

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.