Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Katalogazio arauak

Katalogazio arauak

albret 2008/07/01 18:41
Aurrerapausoa bai, baina...

Aurrepausoa  eman omen dugu hemendik aurrera liburuak euskaraz katalogatzeko. 

2002ko urtean Euskadiko Liburutegi esanguratzuenek, Kultura Sailaren koordinaziopean, Espainiako Kultura Ministerioaren Reglas de Catalogación izeneko liburua itzultzea erabaki zuten, eztabaida luzeak eduki ondoren beste aukera batzuek baztertu zuten.

Ondoren, bitxia izan arren beste proiektuen alde  geunden partaide gehienekin lantaldea osatu zen, Kultura Sailaren koordinaziopean. Lehenengo momentutik  argi ikusi genuen Espainiako arauen itzulpena gure helburua ez zela beteko, hortaz, pasarte batzuek egokitu ditugu; baina,  pasarte hauek aldatzea lehendabiziko urratsa baino ez da izan, eta ETORKIZUNEAN EUSKARAREN BEHARRETARA EGOKITZEA BEHARREZKOTZAT JOTZEN DUGU.

Dena den, aurrerapauso izan da, eta hemendik aurrera euskal liburutegiek eskura izango dute euskaraz katalogatzeko arauak. Bukatzeko, esan beharra dago, proiektu hau Kulturaren Euskal Plana sortu baino lehen izan zela...

Gerardo Luzuriaga

 

Pablo
Pablo dio:
2008/07/03 11:13

Zein izan zineten lantaldeko partaideak? Nafarroako inor bazegoen? Hala ez bazen, baduzu berririk ea gonbidatu zuten parte hartzeko edo interesik erakutsi zuten? Bestaldetik, nola eskuratuko dituzte arauak bibliotekek? Ministerioak berak banatuko ditu ala salgai paratuko dituzte?

Gerardo
Gerardo dio:
2008/07/03 20:42

Kaixo Pablo: Galdera asko espazio gutxitan. Hauek izan gara partaideok: Bilboko Udala (Itziar Folla), Donostiako Udala (Arantza Urkia), Eresbil (Jaione Landaberea), Euskaltzaindia (Pruden Gartzia), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila (Roberto Kerexeta), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saila (Gerardo Luzuriaga), Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saila (Emiliano Bartolome).

Nafarroatik inor ez da ibili. Proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoan mugatu da.

Liburu salgai dagoela badakit, dagoeneko liburu horren erreferentzi bibliografikoa katalogo komertzial batzuetan ikusi baitut. Seguraski Euskadiko udal liburutegietara eta beste erakunde batzuetara dohain bidaliko dutelakoan nago.

Dena den komenigarria ikusten dut Euskadiko liburutegi batzuetara bidaltzeaz gain, Nafarroako, Iparraldeko eta beste leku batzuetako euskal liburutegietara ere bidaltzea.

Beno, laster arte

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.