Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Joan Mari Torrealdai eta euskal liburutegiak.

Joan Mari Torrealdai eta euskal liburutegiak.

albret 2020/08/03 14:25
Euskaltzain oso 2007 urtean izendatu zuten. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa" sarrera hitzaldia irakurri zuen. Liburuzainok bihotzean daramagu esandako hitzak.

Zorionez Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariaren azken alean Joan Marik idatzitako bibliografia  jasota dago, gezurra dirudi hainbeste lan  ekoiztea. Miraria.

Euskaltzain oso 2007ko azaroaren 30ean  izendatzean “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa" izenburuko sarrera irakurri zuen. Liburuzainok bihotzean daramagu esandako hitzak. Liburutegi Nazionala hartu zuen hizpide. Baikor agertu zen, Euskal Herriko Liburutegi Nazionala amets bezala ikusi zuen, bihar lortzeko modukoa… urteak iragan ahala denok bezala ezkor joan zen bihurtzen.  

Liburutegi eremuan Jose Antonio Arana Martijak utzitako hutsartea bete zuen Joan Marik, Euskaltzaindiaren bibliotekari  akademikoa izan zen  2017arte, ordutik aurrera  ohorezko liburuzaina izan da.da.

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren egindako proposamenak eta lanak goraipatu zituen: Ahoan bilorik gabe mintzatuz, Biblioteka Nazionalaren planteamenduan aitzindari izan da Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia… hainbat lan eta proposamen egin izan diete erakundeei, arrakasta handirik gabe, antza denez… Por ello proponemos la creación de un organismo autónomo para todo el país: La Biblioteca Nacional Vasca, la Biblioteca de Euskal Herria. La ubicación de su sede no debe ser un problema insoluble… pero pensamos que un buen lugar sería Iruñea… Su creación, gestión y financiación correría a cargo de un órgano común de cooperación entre las tres comunidades políticas vascas…

Biblioteka Nazionalaren gaia sakon eta askotan aipatu dute Mintegiko beste kide batzuek ere, Gerardo Luzuriaga batek, Agurtzane Juanenak. 

Joan Mari 2007 urtean esaldi hau bota zuen: Euskal Herri Osoko Biblioteka bat ametsa ala ameskeria da?

 Urte horretan ameskeria izan ba zen, zer ez esan egun. Joan Mari beste batzuk bezala saiatu zen Biblioteka Nazionalaren alde eskuan zeukan guztia jartzea, jarri zuen baina berak esan zuen moduan Eusko Jaurlaritzak hasiera hartan (1980) ez zuela Biblioteka lehenetsi… eta gero askoz gutxiago (azken esaldi hau nirea da).

 Liburutegi eremuan ere eredu bat izan da.

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.