Imanol Trebiño Barruetabeña
Atzo Imanol gaixotasun luze baten ondorioz hil egin zen Gasteizen. Eibartar hau Gasteizen bizi izan da.
Gaixotasun horrek gorputza eta memoria poliki-poliki ahuldu ditu.
Bere bizitza liburuen artean iragan du, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegian partaide aktiboa izan da, hamaika bileratan parte hartu ditu.
Horretaz gain euskaltzale eta euskal kulturaren aldean izan da beti. 2001an "Administrazio zibileko testu historikoak" izenburuko liburua argitaratu zuen.
Gaur, Gasteizko Gamarrako beilatokian hileta zibila egingo dugu, arratsaldeko 18:30ean.