Imanol Trebiño
albret
2017/12/20 09:39
Imanol hil da
Gaixotasun luze baten ondorioz Imanol atzo hil zen.
Hileta zibila gaur GASTEIZko GAMARRAko beilatokian 18:30ean.
Azken iruzkina aurretik sartua nuen, automatikoki beharreko egun eta orduan atera zedin eta... teknologiak eskaintzen dizkigun erraztasunen ajeen ondorioetako bat: errealitatez kanpo jarduteko arriskua.
Ez nekien gaixo zenik ere. Honelakoetan zer egiten denik ere ez dakit. Bi mila urteko kristau-zibilizazioak asmatua du formula, meza eskaini eta...
Zer egin diezaioke Eibar.orgek Imanol zenari?
Lehen eta behingoz, bihoakio besarkadarik handiena.