Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Henrike Knörr

Henrike Knörr

albret 2008/05/02 22:47
Henrikek liburugintzaren alde ere eginkizun ugari egin ditu, hona hemen batzuek.

Henrike Knörren galera handia izan da, batik bat euskal kulturarentzat, baita euskal liburugintzarentzat ere. Lerro hauetan arlo honi buruzko ekarpen batzuek azpimarratuko ditut:

Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka Batzordearen kidea izan da.

1992 urtera arte Eusko Bibliographiaren kidea izan zen.  

Halaber, Gasteizko Antso Jakintsuaren Fundazioaren eta aldizkariaren aholkularia izan  da.  

Kultura eta liburugintza arloan gizon garrantzitsua izan da, besteak beste aipatzearren bi lan hauek nabarmenduko nituzke: “Eusko Bibliographia: unas puntualizaciones a Joseba Arregi” (1993) eta zer-nolako Euskal liburutegi Nazionala? (2000). 

Jakina da, ardura handia eduki duela eremu honetan eta oso kezkatuta izan dela euskal  Herriko liburutegien egoerari buruz, Azkue Biblioteka Batzordean ezagutu dugunok baiezta dezakegunez. Izan ere, bere azken asteetan Henrike bere liburutegia hornitzen ibili da. 

Ikus dezagun  Argia aldizkarian egindako elkarrizketa, non behin eta berriro aipatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegiko proposatutako hobekuntzak: “Euskal Herriko Unibertsitatea gaztea da eta oraindik akats asko ditu. Aspaldi egin nuen kanpuseko liburutegi baten organigramarako proiektua, baina ez zen ezer egin.  Donostian berdin gertatzen da. Apunteen nagusikeriara bultzatzen ditugu ikasleak. Munduko zientziaren ikuspegia modu zabal batean ikusi behar dute eta hori liburutegian lortzen da, baina horretarako gutxienez 500.000 ale behar dira eta gu oso urrun gaude. Europan zehar bestelako garrantzia dute liburutegiek”. 

Gerardo Luzuriaga

 

 

Gerardo
Gerardo dio:
2008/05/06 01:13

Elkarrizketa berean, Ritxi Lizartzak Eusko Bibliographiari buruz egindako galderari horrela erantzun zion: A. Eusko Bibliographian lan luzea egin eta gero, orain gutxi Jon Bilbaok zuzentzen duen erakunde horretatik irtetea erabaki zenuen. Zer gertatu zen? E.K. 1986an sortu zen nazioarteko elkarte hori, bere iraunkortasuna bermatzeko. Dirurik gabe oso jende inportantea ari zen lanean. Orain urtebete luze kontseiluari proiektu bat egitea proposatu nion, liburutegi munduko profesional eta intelektualen artean sinadurak biltzeko, Madril, Gasteiz eta Iruñearen artean hitzarmen bat izenpetu zedin. Onartu egin zen eta jende askok izenpetu zuen agiria. Joseba Arregiri Autonomi Elkartetik kanpo laguntza eskatzeak sekulako mina eman zion eta ni erakunde honetan nengoen bitartean dirurik ez zutela jasoko mehatxatu zien. Baina ezin da ulertu Kultura deitzen den sailetik aurretik laguntzarik ez ematea, langileek kobratu ez eta telefonoa ere moztu egin baitzuten. Bestalde, ausardia falta handia izan zuten arduradunek, Jon Bilbaok eta Luis Morenok, eta leialtasun falta ikaragarria nirekiko. Neure burua bakarrik ikusi eta, beraz, Eusko Bibliographia utzi egin nuen. A. Zein iritzi duzu Kultura Sailak orokorrean daraman gestioaz? E.K. Esan bezala, ez dute ematen euskal kulturak behar duen laguntzarik, eta bitartean erakuslaiho kultura promozionatzea nahiago dute. Nik ez nukeen sortuko, adibidez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, ordura arte zegoena, Bilboko Sinfonika alegia, bultzatu egingo nukeen. Dauden museoak zainduko nituzke, San Telmo adibidez negargarri baitago, eta Guggenheim moduko proiektu erraldoiak alde batera utzi. Badirudi gure herriaren ikuspegi zoragarria gauzatzen saiatzen direla, itxurakeria egiten, besterik ez. Eta bitartean, Administrazioa mustro erraldoia bihurtu dugu, irentsi egin gaitu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.