Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Eusko Legebiltzarreko erakusketa

Eusko Legebiltzarreko erakusketa

albret 2011/02/22 11:54
XVI. eta XVII. mendeetako 14 euskal liburu ikusgai, Lazarragaren eskuizkribu barne

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak "Euskara, jalgi hadi plazara" erakusketa bisitatzera gonbidatu gaitu.

Jakingo duzuenez, euskaraz inprimatutako lehen lan idatzia Beñat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) eta beste euskal liburu interesgarri batzuk ikusgai daude.

Eusko Legebiltzarrak Liburu arloan ari garenentzat bisita berezia antolatu du MARTXOAREN 3an, 11etan, ostegunean, Eusko Legebiltzarreko egoitzan. Xabier Kintanak bisita gidatuko du.

Bisita etortzekotan abisatu beharko zenukete 945-004161 telefonoan edo prensa.protocolo@parlam.euskadi.net helbide honetan.

 Gerardo Luzuriaga

Pruden
Pruden dio:
2011/02/22 16:53

Akats txiki bat: Legebiltzarreko erakusketan ez dago Lazarragaren eskuizkribua ikusgai. Dauden 14ak liburuak dira eta horien artean daude Etxeparerena (ale bakarra), Leizarraga (Euskaltzaindiaren alea), Axular (bi edizioak), Betolatza (ale bakarra), Lucio Marineo Sículo (latinezkoa), Oihenart (Notitia, bi edizioak), Poza, Etxabe eta Luzuriaga (bi edizioak). Ez dakit ezer ahaztu dudan.

Adi, dena den: Luzuriaga hori ez da gure Gerardo, XVII. mendeko fraide frantziskotar bat baizik, Arantzazuko Ama Birjinaren historia bildu zuena (Paraninfo celeste, bi edizioak). Gutxitan aipatzen den liburu horretako pasarte bat bereziki maite dut nik: Ama Birjina ume batzuei agertzen zaie Arantzazu alde horretan eta adoretzen ditu akelarreak utz ditzaten; aipu hori euskaraz jasotzen du Luzuriagak.

Izan ere, badirudi XVII. mendeko euskaldun umeek bizitza ezin interesgarriagoa zutela: gauaz, akelarrez akelarre, egan sarritan, hantxe sapuak eta sugeak zaintzen egoten zirelarik (eta dantzan eta abar, suposatzen da) eta hori gutxi balitz, tarteka Ama Birjina agertzen zitzaien azalpenak ematera. Bai bizitza interesgarria! Gureek telebistarekin konformatu behar dute.

Gerardo
Gerardo dio:
2011/02/22 20:58

Eskerrak akats txikia dela! Demagun baten bat hurbiltzen dela Legebiltzarrera eskuizkribua ikusteko asmoz, zelako uztekabe!

Dena den, ezin izango zara kexatu, nik egindako akatsa primeran aprobetxatu duzu, Arantzazuko ume horiei gertaturiko paragrafo horiek zabaltzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.