Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Euskal Liburutegi Digitalaren gabeziak (I)

Euskal Liburutegi Digitalaren gabeziak (I)

albret 2018/05/03 09:37
Helburu aproposak baina baliabiderik gabe. Proiektu hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALA sortzea.

1. Ikusi dugunez euskal liburutegi digitala sortzeko saio ugari egin dituzte. Legealdi bakoitzean bat.

 Ondarenet (2008), Liburuklik (2011), eLiburutegia (2014),  Euskal Liburutegi Digitala (2018)

2. Proiektu horiek gabezian oinarritu dira. Aurrekontu eskasarekin eta pertsonalik gabe sortu baitira. Sortu moduan desagertu dira.  

690.000 euro (2011), 100.000 euro (2018)

3. Helburu aproposak eta zabalak, baina baliabide materialik eta pertsonalik gabe.

2008. Ondarenetek, Euskadiko ondare digitalaren fitxategi elektronikoak, Euskal Herriko ondare digitala babestu eta hedatu nahi du. Hau da, euskal gizartearen ikuspegi guztietako jakintzaren edo adierazpenen emaitza diren baliabide elektronikoen multzoa gorde eta zabaltzea du helburu.

2011. Liburuklik. Liburuez gain partiturak, aldizkariak eta prentsa digitalizatuta izango da hemendik aurrera (Antonio Rivera)

2014. eLiburutegia. Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000.

2018. Euskal Liburutegi Digitala. Liburutegiak XX. eta XXI. mendeko 3.000 liburu digital inguru izango ditu. Hasierako egitasmo hau izango da etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitala garatzeko oinarria, historian zeharreko hainbat kultur arlotako euskal egileen lanak bilduko dituen asmo handiagoko egitasmoa.

Historian zeharreko euskal egileen lana eta pentsaera biltzeko bokazioz sortu da egitasmo hau.

Euskal Liburutegi Nazionalaren proiektua haratago doa eta ikus-entzunezko, margolaritzako edo musikagintzako ekoizpena ere bildu nahi dugu, eta denboran atzerago joan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.