Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Euskal Herria berriro indarrean

Euskal Herria berriro indarrean

albret 2019/01/19 11:35
Aspaldiko partez kultura eremuak berri pozgarria eman digu. Kultura Ondarearen Legeak euskal kultura bere osotasunean hartuko du; hots, Euskal Herria.

 EAJk Kultura-ondarearen lege proiektua aurkeztu zuen, eta EH Bilduren ekarpen balioetsiari esker laster Lege bihurtuko da.  

Aspaldiko partez kultura eremuak berri pozgarria eman digu. Kultura-ondarearen Legeak euskal kultura bere osotasunean hartuko du; hots, Euskal Herria.

Espero dugu Legea indarrean jartzean adostutakoa kontuan hartzea. Ez da lehenengo aldiz Legeak alderdi hau ondo jasotzen duela eta gero politikoengatik edo funtzionarioengatik hutsaren hurrengoan geratzen dela.

Aurreko mendeetan, baita frankismoan ere ohikoa zena orain indarrean jarriko omen da. Tamalez, Euskal Herriko zatiketa administratiboak eta politikoak zatiketa kultural ere ekarri digu. Haize berriak datoz. Ongi etorri. Garaia zen akats hau gainditzeko.

Joana Albretekoek behin eta berriro aldarrikatu dugu politika hau. Gaur egun Lege honi esker kulturak ez du zatiketa administratiboez ulertuko.  Izan ere, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Diasporaren hainbat ondare kultural euskal kulturaren parte dira eta lege berri honek horri ere erreparatuko dio.

Espero dugu Lege honek jarraibidea ematea eta hemendik aurrera horrela izatea gainontzeko ekimenetan, Liburutegi Nazionala lekuko. Kultura eremuko egitasmo guztietan Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuen artean  elkarlanean eta kooperazioan aritzeko.   

Gerardo Luzuriaga

Euskaltzaindiaren urgazlea

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.