Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Euskadiko Liburutegia

Euskadiko Liburutegia

albret 2008/04/04 11:09
Tabakaleran (KuGan) Euskadiko Liburutegia kokatzeak ez zeukan zentzurik, baina asko gutxiagorik dauka Koldo Mitxelenan jartzeak.

Hitzik gabe utzi nau Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak aste honetan  sinatutako hitzarmenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Koldo Mitxelena hasiera batean Tabakaleran (KuGan) kokatzekotan zen Euskadiko Liburutegiaren egoitza bihurtuko da. Hots, Koldo Mitxelena  Euskadiko Liburutegia bihurtuko da edo Euskadiko Liburutegia Koldo Mitxelena bihurtuko da. 

Halaber, aipatutako erakundeek funts bibliografiko eta digitalak elkartuko eta utziko dituzte Euskadiko Liburutegia hornitzeko.

Hasierako proiektuan Euskadiko Liburutegirako Tabako Fabrikan 1.000/2000 m2 inguru eman zuten.  Bere garaian artikulu bat idatzi nuen honen gainean, Tabako fabrika barruan Liburutegi Nazionalaren kokapenaren desadostasunen argudioak eman nituen   eta batez ere emandako espazioa kritikatu nuen:  http://eibar.org/blogak/joana-albret/weblog_view?b_start:int=20&-C= (Kataluniako Liburutegia 15.000 m2, Madrilgo Lurraldeko Liburutegia, Murtziako Liburutegia 11.000m2, Nafarroako Liburutegi Orokorra Egoitza: 10.500 m2 ). Aldarrikapen hauei eta beste kontu batzuei esker 5.000 m2 utzi zuten Tabako Fabrikan Euskadiko Liburutegirako, baina azken unean politikoek eraikin honetatik ateratzea eta Koldo Mitxelena liburutegian jartzea erabaki dute.

Erabaki honek hitzik gabe utzi nau. Tabakaleran (KuGan) Euskadiko Liburutegia izateak ez zeukan zentzurik, baina asko gutxiagorik  dauka Koldo Mitxelenan jartzeak. Orain arte publikoki  ezer esan ez izanak ez du izan ados nengoela esan nahi, lehendabiziko unetik hain gaizki iruditu zitzaidan non hitzik gabe gelditu izan naizen.

Ulergaitza da 25 urte itxaron ondoren horrelako lardaskeriarekin ateratzea!

Oraindik proposamen ofíziala baino ez badugu ere jaso. Hitz hauek baino ez baditugu ere entzun, nahikoa da ganorabako eta zalantzazko proiektua dela konturatzeko: Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak (Mandas Dukearen funtsa eta Hemeroteka historikoa).

Euskadiko Liburutegia, lehenengo momentutik Tabakalera  (KuGa) proiektuan adabaki gisa erantsi zuten, eta horrela agertu da prentsan ohar guztietan eta agiri guztietan. Azken unean,  Liburutegi Nazionala Tabakalera (KuGa) proiektutik at utzi dute eta presazko edozein konponbideren aurkitzera behartu zaie.

Bestela nola ulertzen den Herri bateko Liburutegi Nazionalaren funtzioak egingo dituen Euskadiko Liburutegia egoitza propio batean ez kokatzea? Leku gehienetan egiten duten bezala? http://eibar.org/blogak/joana-albret/weblog_view?b_start:int=20&-C= (Biblioteca de Andalucía  Granadan 1994 oin berriko egoitzan sortuta , Biblioteca de Aragón  Zaragozan, 1990 oin berriko egoitzan sortuta, Biblioteca Balear  Palmako Monasterio de la Realen egoitza, Biblioteca Central de La Rioja  Logroñon , 1988 Antigua tabacalera (Antiguo Convento de la Merced) egoitzan, Biblioteca de Extremadura Badajozen, 1995 Antiguo Hospital Militar egotiza, Biblioteca de Castilla-La Mancha  Toledoko Alcazar egoitzan, Biblioteca de Castilla y León Valladoliden, 1989 Palacio del duque de Benavente egoitzan, Biblioteca de Galicia oin berriko egoitzan sortuta, Biblioteca Central de Cantabria Santanderren, 1999 Tabacalera egoitzan, biblioteca de Catalunya Bartzelonan, 1939 l’antic Hospital de la Santa Creu egoitzan, Biblioteca Regional de Madrid, 1989 Egoitza, Nafarroako Liburutegi Orokorra Iruñeako oin berriko eraikuntza, Biblioteca Valenciana Egoitza: Monestir de Sant Miguel dels Reis.

Ulertezina da. Gogaituta nago Liburutegi Nazionalaren eginkizunen garrantziaz idazten. Artikulu ugari argitaratu baitut. Gainerako Autonomia Erkidegoetan primeran ulertu dute, gehienek egoitza, baliabide eta pertsonala propio daukate Liburutegi Orokorren funtzioak aurrera eramateko.  Zergatik Euskadin ez?

Ea adibide batekin liburuzainak ez zaretenok ulertzen duzuen honen gaineko afera.  Euskadik nahi du Legebiltzarra sortu. Primeran, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, eta Gasteizko Udalak hitzarmen bitartez erabakitzen dute Foru Aldundiaren Jauregian Euskadiko Legebiltzarra sortzea,  Arabako Foru Aldundia edo Arabako Biltzar Nagusien egoitza eta funtzioak baztertuz.

Aurkitutako konponbide eskasa da, astakeria baita. Koldo Mitxelena Liburutegiak ondo funtzionatu du orain arte, zerbitzu ugari ematen ditu, erabiltzaile asko ditu. Hemendik aurrera zerbitzurik gabe geldituko dira gipuzkoar irakurle guztiak? Hemendik aurrera irakurleek nora joko dute Koldo Mitxelena Liburutegiak ematen zituen zerbitzuak jasotzera?

Bi Liburutegi desberdinak dira, bata Gipuzkoako Liburutegi Publikoa eta bestea Euskadiko Liburutegia. Bi liburutegi desberdinak funtzio desberdinekin, zerbitzu desberdinekin, eginkizun desberdinekin… Biak behar-beharrezkoak. Jarritako adibidearekin jarraituko dut,  Eusko Legebiltzarra eta Arabako Foru aldundia bi erakunde politikoak badira ere, biek dauzkate, normala denez, bere funtzioak eta bere egoitzak,  eta inori ez zitzaion bururatuko Euskadiko Legebiltzarra Arabako Foru Aldundiaren Jauregian kokatzea.

 

Gerardo Luzuriaga

 

Gerardo
Gerardo dio:
2008/04/19 14:00

Atzo Euskal Herriko egunkari batzuetan Euskadiko Liburutegiaren aferari buruz Gizpuzkoako Kultura Diputatuak esandakoa jaso zituzten. Hona hemen Diario Vascon ateratakoa: Los junteros de la oposición expresan su preocupación por el futuro del KM. Opinan que la Biblioteca Nacional Vasca no garantiza su aspecto social La Diputación Foral de Gipuzkoa pondrá a disposición del Gobierno Vasco el edificio del Koldo Mitxelena, con sus prestaciones tecnológicas, sus fondos bibliográficos históricos y el personal técnico, como sede de la futura Biblioteca Nacional Vasca. Tendrá un carácter mucho más especializado que el que ahora cumple el KM, con unos fondos totalmente diferentes. Me preocupa esa función que tiene ahora como biblioteca de referencia para muchos donostiarras y por extensión para muchos guipuzcoanos. No hay que olvidar que tiene 60.000 socios, 1.700 visitas diarias y un fondo muy accesible. Aranburu, reconoció que no sabe qué contenidos concretos tendrá la Biblioteca Nacional Vasca, aunque precisó que se van a reordenar los servicios que ahora se ofrecen. Apuntó el año 2013 como fecha para la inauguración.

Diario de Noticias egunkarian agertutakoa: Tabakalera no suprimirá servicios, los reorganizará. La diputada asegura que el traslado del Koldo Mitxelena no supondrá pérdidas Aranburu indicó que no se había explicado con anterioridad a los junteros sobre la existencia del acuerdo entre el Gobierno Vasco, la Diputación y el Ayuntamiento de Donostia "por discreción", y por primera vez ante el resto de fuerzas políticas describió los entresijos de la iniciativa. Patxi Aierbe (Aralar), Jon Lasa (EB) e Iñigo Arcauz (PP) preguntaron a la diputada por el futuro del centro Koldo Mitxelena, que se trasladará a Tabakalera y pasará a albergar la Biblioteca Nacional Vasca. "El KM es una biblioteca de referencia para donostiarras y guipuzcoanos con unos fondos diferentes a las de los pueblos o barrios, cuenta con un gran número de socios y tenemos miedo de que se pierda esa función social que ahora tiene", apuntó Lasa. En ese sentido, Arcauz, pidió al ente foral "un esfuerzo para mantener el espíritu de este centro cultural". En su respuesta, Aranburu aseguró que ella también tiene "preguntas encima de la mesa". "Pero lo importante es que hemos superado una barrera y que tenemos que abrir un camino al mismo tiempo que lo recorremos". En lo que se refiere al porvenir del Koldo Mitxelena, la diputada foral de Cultura indicó que "Tabakalera no implicará supresión o pérdida de servicios, sino que éstos se reorganizarán". Y añadió: "Hace quince años ni en Donostia ni en Gipuzkoa había tantas bibliotecas, y tampoco existía en la Universidad. Cuando sabemos que tenemos algo, no nos percatamos, pero cuando sabemos que va a cambiar de sitio o a transformarse nos damos cuenta".

Gaurko Berrian hara zer dakarren: Tabakalerak ez du ekarriko KMren zerbitzuen galera. Tabakalera proiektuak ez du ekarriko Koldo Mitxelena Kulturuneak ematen dituen zerbitzuen galera. KM erreferentziako liburutegia da; herrietako liburutegiek ez dituzten funtsak ditu. Beldur gara ez ote duen funtzio sozial hori galduko, esan zion aurretik Jon Lasa batzarkideak (IU-EB). Izan ere, Tabakalerak hartuko ditu Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoak, eta eraikinean Euskal Liburutegi Nazionala ezarriko dute, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak adostutakoaren arabera. Tabakaleraren inguruko akordioaren xehetasunak eman zien Aranburuk talde politikoei, eta esan zien berak ere badituela «galderak mahaiaren gainean».

Gerardo
Gerardo dio:
2008/04/22 15:50

Diario Vasco egunkariak (2008-04-20) Euskadiko Liburutegiaz hau jaso zuen: Los grupos de la oposición fueron unánimes al respaldar el proyecto de Tabakalera, pero también al mostrar su preocupación por el futuro de la biblioteca del KM tal y como funciona en la actualidad. Jon Lasa, portavoz de Ezker Batua, destacó que «la Biblioteca Nacional Vasca se va a instalar en el edificio del Koldo Mitxelena. Tendrá un carácter mucho más especializado que el que ahora cumple el KM, con unos fondos totalmente diferentes. Me preocupa esa función que tiene ahora como biblioteca de referencia para muchos donostiarras y por extensión para muchos guipuzcoanos. No hay que olvidar que tiene 60.000 socios, 1.700 visitas diarias y un fondo muy accesible».

Aranburu, reconoció que no sabe qué contenidos concretos tendrá la Biblioteca Nacional Vasca, aunque precisó que «se van a reordenar los servicios que ahora se ofrecen». Apuntó el año 2013 como fecha para la inauguración, al igual que Tabakalera, y recordó que «cuando se abrió el Koldo Mitxelena en San Sebastián no había tantas bibliotecas como ahora y la UPV tampoco tenía la suya. El panorama ha cambiado en quince años y hay que reorganizarlo».

Koldo Mitxelena Euskadiko Liburutegia - Koldo Mitxelena Biblioteca de Euskadi. Esta será la denominación que adoptará la institución.

Gerardo
Gerardo dio:
2008/04/18 11:58

Hona hemen gaurko El Pais egunkarian (2008-04-18)honen gainean dakarrena: La mayoría de los grupos junteros de Guipúzcoa expresaron ayer su preocupación ante la posibilidad de que la biblioteca del centro donostiarra Koldo Mitxelena pierda su carácter social cuando el edificio albergue la Biblioteca Nacional, como recoge el convenio entre la Diputación, el Ayuntamiento y el Gobierno vasco para Tabakalera. La diputada de Cultura, María Jesús Aranburu, del PNV, explicó el acuerdo y no pudo responder a los junteros. Dijo que aún falta mucho para 2013, año en que está prevista la apertura de Tabakalera, donde irán las salas expositivas del KM.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.