Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Europeana

Europeana

albret 2011/01/11 16:26
Europako Liburutegi Digitala

Iaz Europako Batzordea ondare kulturalaren digitalizazioa bultzatzeko “adituen batzordea” (Maurice Lévy, Elisabeth Niggelman eta Jaques De Decaer) sortu zen. Atzo urtarrilaren 10ean argitaratu duten txostenean  2016 urterako Europar Batasuneko jabari publikoko lan guztiak digitalizatzea gomendatzen dute, baita  Europeana liburutegi digitalean jartzea ere, sarean libre eta eskuragarri izan daitezen.

Europako Estatu batzuen ekarpenekin Europeana proiektua aurrera doa, egun Europako guztiko liburutegi, artxibo eta museoetako 15 milioi agiri (liburu, argazki, margo, film, musika…) dauzka digitalizatuta. Kopuru handia eta garrantzitsua izan arren, Europan gordetzen den ondare zati bat baino ez denez, Europako Batzordeak Estatuei  eskatu die liburutegietan, artxiboetan eta museoetan gordetzen dituzten agiriak digitalizatzeko esfortzuak  handitzea.

Ezbairik gabe, oso proiektu interesgarria da, eta urteak joan ahala munduko lineako kulturaren erreferentzia bihurtuko da.

http://europeana.eu/

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.