Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / ESAIT - Joana Albret 0-0

ESAIT - Joana Albret 0-0

albret
Zer lortuko dugu lehenago Euskal Selekzioa edo Euskal Liburutegi Nazionala?

 Duela 10 urtetik hona nire buruari galdetzen diot ea Euskal Herrian zer lortuko dugun lehenago Futboleko Euskal Selekzioa edo Euskal Liburutegi Nazionala.

Azken urte hauetan horrela ibili gara, erronkan, jokatzen, baina epaileak ez dizkigu utzi golak sartzen, eta sartu ditugun gol guztiak baliorik gabe utzi ditu. Batzuetan iruditu zait kultura kirola baino aurrerago ikustea, askoz hobeto jokatzen, eta gola sartzeko zorian ikusi dut behin baino gehiagotan.

Baloia ere behin baino gehiagotan sare barruan ikusi ditut, baina alferrik, epaileak balio gabe utzi ditu sartutako gol guztiak. Unerik beroena Liburutegien Legea Euskal Legebiltzarrak onartu zuen izan zen. Epailak ere gola ontzat eman zuen, baina Lehiaketa Batzordeak partida bertan behera utzi zuen.

Euskadiko Liburutegia Liburutegien Legeak Euskadiko Liburutegia sistemaren ardatza eta burutzat hartzen du, baina lastima justu Euskadiko Liburutegiari dagozkion artikuluak ez dira garatu, ez dira jarri indarrean. Hutsaren hurrengoan geratu dira.

Laburbilduz, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena parean daude! ESAITek desagertzea erabaki du, Joana Albretek, berriz, minimoetan jarraitzea erabaki du. Azken finean, berdin!

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.