Bete gabeko xedea
Igande honetan Gotzon Hermosilla kazetariak BERRIA egunkariaren IGANDEA izenburuko gehigarrian liburutegiei buruzko dossierra argitaratu du. Luzea bezain interesgarria iruditu zait. Francisca Pulgar Eusko Jarularitzako Kultura saileko Liburutegi Zerbitzuaz mintzatzen da, Gerardo Luzuriaga Euskal Herriko Nazio Liburutegiaz, Alazne Martin Alongegiko mediatekaz, eta Elena Oregi Donostiako Fermin Kabelton kaleko haur liburutegiaz.
Gehigarri hori interneten ez dagoenez, nik esandakoen arteko hiru paragrafo kopiatuko ditut:
Luzuriagaren ustez, liburutegi bakoitzak bere funtzio eta eginkizunak ditu: “Ez dira berdinak herri liburutegiek, eskola liburutegiek edo ninibertsitateetakoek betetzen dituzten funtzioak. Eta nazio liburutegi batek baditu bere eginkizunak, Batzuk materialak dira, esaterako, liburu eta agiriak gordetzea ondare hori babesteko, eta horien garrantzia denok ikusten dugu. Baina materialak ez diren eginkizunak ere oso garrantzitsuak dira. Nazio liburutegiak kohesioa ematen dio gizarteari, norabide eta irizpide batzuk finkatzen ditu kultura arloan, eta hori oso garrantzitsua da. Liburuen munduari batasuna emango liokeen erakunda da nazio liburutegia”
Bere garaian, Koldo Mitxelena liburutegia aipatu zen Euskadiko Liburutegiaren kokagune gisa. Luzuriagak ez dio horri egoki irizten: “Mundu guztiak ulertzeko adibide ba ematearren, hori da Lizarran futbol taldea dagoelako eta ondo funtzionatzen duelako, han euskal selekzioa egin nahi izatea bezalakoa. Gauza biak ezin dira parekatu, Nire ustez, Koldo Mitxelenak funtzio garrantzitsuak ditu, baina nazio liburutegi batek beste ikuspegi batzuk jorratu behar ditu”.
Eusko Jaurlaritzak izendatutako Kulturaren Kontseiluan ez dago liburutegi eta artxiboen alorra ordezkatzen inor eta hori kezka sortu du liburuzainen artean… kontaktuan gaude egunero gizartearekin, eta gure sektorea alde batera uztea errealitareari bizkarra ematea da. Edozein modutan, gurea ez da ordezkaririk gabe gelditu den arlo bakarra. Euskalgintzarekin zerikusia duten askorekin, bertsolaritzarekin esaterako, berdin gertatu da.
G. L.