Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Bazkidetu

Bazkidetu

Mintegiko bazkide egiteko

Bilerak hileko lehenengo ostegunetan Donostiako HABE liburutegian egiten dira eta guk jorratzen ditugun gaietaz arduratuta bazaude, hartzazu zure burua gonbidatutzat, egitekoak soberan baititugu!!!. Bazkidetzean (15 euro urteko), bileretako aktak e-postaz jasoko dituzu, hala nola, bilera bakoitzaren data zehatz, ordua eta gai ordenaren berri.

Bileretara etorri ezin baduzu, mintegiko lanetan parte hartzeko aukera baduzu, hileroko bileretako partaideok talde aktiboan aurreratzen baititugu eskuarteko gaiak. Benetako bilera zibernetikoak dira hauek.

Bazkidetzeko, bidali mezu bat helbide honetara:  joana.albret@gmail.com  zure izen-abizenak, lantokia (baldin baduzu) eta nahi dituzun beste datu eta oharrekin. Edozein galdera ere helbide horretan argituko dizugu.

Ongi etorri gurera!!!

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.