Agiritegien Legea (II)
Lehendabizikoa, Bilbo, Gasteiz eta Oñatiko Agiritegi HIstoriko Probintzialak ez dira aipatzen, ziur aski transferentziak duela gutxi izanda, Legearen idazlariei Euskadiko Agiritegien Sisteman sartzea ahaztu zaie. Aipatutako artxiboak Eusko Jaurlaritzari dagokio kudeatzea.
Bigarrena, Euskal Herrian, eta batez ere kultura eremuan bihurtu den arazo estrukturalari erreparatuko diot. Lurralde Historikoetako Foru administrazioak lege horren eremutik kanpo geratu dira, araupetze horretatik at daude, alegia. (art. 2.3)
Hirugarrena, dokumentazio profesionalei dagokionez, esaldi handikoia bezain hutsala jasotzen du Lege-Proiektuak "kudeaketa profesionala eta eraginkorra" aurreikusten du legeak bere aldetik. (art. 4) Esaldi biribil horrek, ondo izan arren, ez digu gehiegi argitzen. Esaldi horrek baiogarria izateko aurrekontu ekonomikoarekin lotuta izan beharko luke, eta kasu horretan ez dago. Hortaz, eraginik gabe geratzeko aukera handirik dauka. Hutsaren hurrengoan gera daitezke.
Areago, Lege hau indarrean jatzeko porposatzen duen alderdi politiko bera (PSE), Lege-Proiektua tramitatzen den bitartean, agirietako lanpostu batzuk suntsitzen ari da. Azken hilabete hauetan Herrizaingo sailean eta Lehendakaritzan bertan, dokumentaziorako lau lanpostu amortizatu dituzte.
Bestetik, jakina da agiritegi eremuan, Estatuaren beste Komunitate Autonomoekin konparatuta langile kopurua eskasa dela. Izan ere, badaude Eusko Jaurlaritzaren sail eta Erakunde Autonomo batzuk, non dokumentazio, agiritegi zerbitzuak ere ez diren existitzen. Halaber, sail askotan eta Erakunde Autonomo batzuetan zerbitzu osoa tekniko batek soilik atenditu behar ditu liburutegi, dokumentazio eta agiritegi zerbitzuak. Pertsona bakar bat zerbitzu osorako. Inondik inora ez da aski.
Paperean, Legean jartzeaz gain praktikan ere (errealitatean) garatu behar da.
Gerardo Luzuriaga