KuGa : Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Aspaldi izendatu edo bataiatu nuen Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa KuGa izenarekin.
Egia esateko, ez dut topatu komunikabideetan KuGa izenaren erreferentziarekin: Gaztelaniaz Tabacalera, Centro Internacional de Cultura Contemporánea, edo CICC izenekin jarraitzen dute aipatzen, euskaraz, berriz Tabako fabrika, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, edo KGNZ izenak jarraitzen dute erabiltzen.
Ez daukat ezer izen horien kontra, baina bai gaztelaniaz, baita euskaraz ere luze samarrak edo ahoskaezinak direnez egun batean ordezkatuko dugulakoan nago, hortaz hobe bertako izena proposatzea kanpotarraren bat indarrean jartzea baino lehen... (BEC, Bulevar, Baluarte...)
Honen gainean Pedradas izeneko blogean aurkitutakoa aipagarria bezain pozgarria da: KuGa izena, ez zait gaizki iruditzen, aurretik baitaukagu Kursaal, Kuboak, Kutxa