Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Europako Liburutegi Digitala

Europako Liburutegi Digitala

Gerardo Luzuriaga 2006/04/06 12:35

Europar Batasuneko Batzordeak 2006ko martxoaren 27an Europako Liburutegi Digitala sortu du. 2006ko otsailean liburutegi digitalei buruzko goi-maileko adituen talde bat abian jarri zen, etorkizunean taldea izenarekin ezagutuko dena.

Talde hau 20 partaidek osatzen dute. Besteak beste, Lynne Brindley, British Library-ko zuzendariak, Javier Nadal Ariño, Telefonica-ko harreman instituzionaletarako zuzendari orokorrak, eta Elisabeth Niggemann, Europako Liburutegi Nazionalen taldeko ordezkariak osatzen dute.

Proiektu honen helburua Europako ondare kultural eta zientzia informazioa interneten bidez erabiltzaileen eskura jartzea da; hau da, Europako memoria sarean jartzea. Hurrengo bost urte hauetan 6 milioi liburu eta agiri zuzenean kontsultatu ahal izango da.

Halaber, joan zen urtean zehar liburutegien, agiritegien eta Museoen 225 arduradunen artean honen gaineko inkesta zabaldu zen. Erantzunak proiektuaren alde izateaz gain, Europako kultura zabaltzeko eta bultzatzeko prest agerian gelditu zen. Izan ere, inkesta honen balorazioa baikorrean oinarrituta Europar Batasuneko Batzordeak Europako Liburutegi digitalaren proiektua aurrera eramatea erabaki du. Beste aldetik, egitasmo honen zutabea Europako Liburutegi Nazionalen Sarea denez, sare honek dauzkan infraestruktura informatikoetan oninarrituko da. Egun, TEL infraestruktura honen bitartez Europako Liburutegi Nazional batzuen katalogoak kontsulta daitezke.

Azkenik, 2006ko abendurako Europako Liburutegi Nazionalen sareak Europako liburutegi digitalen partaideen zerrenda osatuta edukitzea espero du. Urteak iragan ahala egitasmo honetan Artxibo eta Museo jakin batzuek ere parte hartuko dute.

Baliteke honi buruz egun hauetan gure komunikabideetan berriren bat agertzea, baina ikusi ez dudanez blog honetan jartzea erabaki dut.

Hona hemen jatorrizko helbideak:

http://europa.eu.int/information_society/activities/digital_libraries/index_en.htm http://europa.eu.int/information_society/activities/digital_libraries/doc/commission_decision_on_hlg/es.pdf http://europa.eu.int/information_society/activities/digital_libraries/doc/communication/es_comm_digital_libraries.pdf http://europa.eu.int/information_society/activities/digital_libraries/doc/communication/results_of_online_consultation_en.pdf http://europa.eu.int/information_society/activities/digital_libraries/consultation/replies/consult_results/biblioteca_nat_es_a302949.pdf

etiketak: Albisteak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.