Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Etorkizuneko orrialdeak

Etorkizuneko orrialdeak

nere 2005/09/01 11:00

LIBURU-IRAKURGAILU ELEKTRONIKOAK

Etorkizuneko orrialdeak

Liburu elektronikoak — e-book izeneko horiek — errealitate dira dagoeneko; orain, eroso irakurtzeko dispositibo egokia asmatzea da kontua

Steven Spielberg-ek 2054 urtean kokatu duen Minority Report filmeko eszena batean metroan bidaiariek egunkari elektroniko malgua irakurtzen dute: bertan, albisteak jazo ahala aldatu egiten dira. Zientzia-fikzioa den arren, baliteke epe ertainera fikziorik ez izatea. Ez dirudi beste berrogeita hamar urte itxoin beharko dugunik horrelako dispositibo elektronikoa eskura izateko. Xerox PARC eta E Ink (www.eink.com) enpresako ikerlariek urte batzuk eman dituzte aukera hori aztertzen: lan horien oinarrian, elektrizitatea jasotzean hitzak moldatzen dituzten milioika esfera ñimiño zuri-beltzek osaturiko lamak ekoizten ari dira. Irakurlearentzat paperak duen abantaila bakarrak formatuaren erosotasuna —hori tinta elektronikoak berdinduko du— eta bereizmena dira. Inprimatutako orrian 300 puntu hazbeteko injektatzen dira eta PCko edo mugikorreko pantailak 72 baizik ez du onartzen; horrez gainera, pantailaren kasuan argi igorriaz ari gara eta, paperarenean, argi islatuaz. Horregatik da nekeza eta deserosoa ordenagailuko monitorean irakurtzea. Paper elektronikoak landarezkoak ohikoak dituen malgutasun eta bereizmena hartzean begiak ez du alderik hautemango.

Osorik irakurri

etiketak: Albisteak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.