Biblioteka nazionalei buruzko jardunaldiak
Dakizuen bezala, maiatzaren 18tik 20ra Biblioteca Valencianak antolatutako Biblioteka nazionalei buruzko jardunaldiak izan ziren Valentzian, Las Bibliotecas Nacionales del siglo XXI izenburupean. Estatu mailan sona handiko hizlariek parte hartu zuten, eta bertako txostenak helbide honetan (http://bv.gva.es/documentos/JBN_pon-V.htm) ikus ditzakezue, zenbait txostenek patxadaz irakurtzea merezi dute, José Antonio Cordón eta Juan José Fuentes-enak besteak beste. Falta diren bi txostenak laster jarriko dituzte web orrian, eta urte bukaera alderako paperean argitaratzeko asmoa ere badute.