Google, frantsesa, meatxuak eta txikiok
Michigan, Stanford, Harvard eta Oxford unibertsitateetako liburutegietako eta New York-eko liburutegi publikoko edukiak digitalizatu eta sarean jartzeko akordioa sinatu zuen Googlek.
Horren harira, arduratuta dabiltza frantsesak ingelesaren nagusitasunarekin. Irakurri, bestela, Frantziako Biblioteka Nazionaleko zuzendariak gaurko The New York Times-en France Detects a Cultural Threat in Google artikuluan dioena.
Hizkuntza handien aurrean, guk, txikiok, badaukagu zertaz arduratu, noski, baina, gezurra badirudi ere, baita abantaila nabarmenak. Irakurri Gotzon Egiak artikulu honetan iradokitzen duen bide interesgarria: Las ventajas de ser pequeno: notas sobre la presencia de la lengua vasca en Internet .
Hausnarketarako gaiak, dudarik gabe.