Europako liburutegi digitala egitea eskatu dute sei estatuk
Jakina da 2004ko abenduan Googlek Estatu Batuetako unibertsitate batzuekin eta New Yorkeko liburutegi publikoekin digitalizazio proiektua aurrera eramateko akordioa egin zuela. Baita Frantziako Liburutegi Nazionalaren Jean-Noel Nenneney zuzendariaren hitzak ere, Europako Liburutegi Nazionalaren arteko proiektua sortzea, alegia.
Azken aldi honetan digitalizazioa, liburutegi digitala biziki errepikatzen den terminoa da. Proiektu ugari eta desberdin bazter guztietatik sortzen ari dira. Bai kanpoan, baita Euskal Herrian ere.
Orain dela bi urte Bilduma aldizkarian argitaratu nuen Euskal Herriko liburutegi birtualen gaineko artikulu bat, non proiektu hauetako garrantzia eta halaber koordinazio falta azpimarratu bainuen.
Gaur egun ere sortuko ditugun proiektuak erakunde batek koordinatu beharko ditu. Honetarako Liburutegi Nazionalak dauzkagun.
Hona hemen Liburutegi Nazionalak proiektuen buru izatearen aldeko abantaila batzuk: Lehentasunak erabakitzeko gaitasuna, ale bikoiztuak edo hirukoiztuak ekiditeko baliabideak, erabilera erraza eta merkea bermatzeko ahalmena.
Ea egun batean konturatzen diren!
--------------------
ITURRIA: Sustatu. 2005-05-03. 09:15. Kultura
Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Hungaria eta Poloniak eskatu diote Europar Batasuneko presidenteari liburutegi digitala sortzea. Otsailean Frantziako Liburutegi Nazionaleko presidentea haserre zegoen Googlek liburutegi eta unibertsitate batzuetako liburuak digitalizatuko dituelako. Zalantzarik gabe, Googlen aurkako ekimena da hau Iazko abenduan sinatu zuen Googlek Michigan, Stanford, Harvard eta Oxford unibertsitateekin eta New York-eko liburutegi publikoarekin akordioa, liburutegietako edukiak digitalizatu eta sarean jartzeko. Frantziaren kontrako jarrera
Frantzian zalaparta eragin du Googlen ekimenak. Frantziako Liburutegi Nazionaleko presidenteak ekimen horren aurka hitz egin zuen eta Europa mailan antzerako proiektu bat sortzearen alde egin zuen. Jacques Chirac Frantziako presidentea ere aurka agertu zen eta Googlen proiektuarekin borrokatuko zutela esan zuen. Liburutegiak ere alde
Orain, Europako sei estatu horietako buruzagiek egin diote eskaera Europar Batasuneko presidenteari. Europako hemeretzi liburutegik ere akordio bat sinatu dute liburutegietako lanak Interneten jartzeko.