Udal Liburutegi eta Artxiboetarako langileen oposaketak
Egilea: Gerardo LUZURIAGA
Orain dela gutxi liburuzain laguntzaile baten oposaketarako aztertzaile izendatu ninduten, eta zein izan zen nire ustekabea! Azken 20 urteotan ez da ezer aldatu!.
Alde batetik opositoereei eskatzen zaizkien ikasketak eskola graduatua edo kasurik onenean batxilergoa da, beraz, kategoria profesionala D da. D kategoriari dagokion soldata, alegia; hala ere, ia-ia opositore guztiek dauzkaten ikasketak lizentziatura edo/eta diplomatura da, esaterako biblioteka, artxibo eta dokumentazio lizentziatura.
Beste aldetik, eginkizunak, lizentziatu edo diplomatuek bete behar dituztenak dira: - Informazio bibliografikoa emateko arduraduna izatea, jendeari argibideak ematea, mota guztietako informazioa aurkitzea, hau da, edozein liburutegitako erabiltzaileak (Ikerlariak, irakasleak, ikasleak, eta abarrek) eskatzen duen informazio teknikoa emateko arduraduna izango da, beraz, ezagupen teknikoak gainditzeaz gain hitz jarioa izan eta kulturaz ere ondo jantzita egon behar da.
- Fondo bibliografikoak erregistratu, katalogatu eta sailkatzea eginkizun nagusietako bat da, hots, liburutegiko betebeharrik teknikoenak dira, lizentziatuei dagozkienak azken finean.
Oposaketen azterketak eta merituen balorazioa ere (ikasketak, ikastaroak, argitalpenak, hizkuntzak, eta abar) prestatzen dira lizentziatuak gogoan edukita.
Iruzur honekin lehenbailehen bukatzeko liburutegien legea sortu behar da, non langileen eginkizunak kategoria profesionalekin egokitu beharko diren, modu honetara:
Liburuzaina: A taldea; liburuzain laguntzailea B taldea; laguntzaile administratiboa C taldea; gainerako langileak D, E taldea, eta lege hau indarrean ezarri arte udaletako alkate, kultura eta langile sailetako zinegotzi, idazkari eta batik bat, udal artxibo eta liburutegietako arduradunen kontzientziazioa eskatuko nuke.