Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Joana Albret bibliotekonomia mintegia

Joana Albret bibliotekonomia mintegia

Pruden Gartzia 1998/10/01 10:00

Egilea: Pruden GARTZIA

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia kezka batek eraginda sortzen da: euskararena. Hori da bere izatearen funtsa eta ardatza. Jakina, askoz ere modu zehatzago baten beste honela ere adieraz daiteke: gaur egun, bibliotekari eta dokumentalista euskaldunek ez dugu inolako modurik gure eguneroko lana euskaraz egiteko normaltasunez. Eta 1998an gaude. Alegia, hogei urte pasatu dira euskararen koofizialtasuna legeztatu zenetik, eta bibliotekonomiari dagokionez, ia-ia orduan bezala gaude. Zer egin?

Erabakirik garrantzitsuena elkarrengana biltzea izan zen, mintegi bat sortuz gure arazoei buruz hitzegiteko eta irtenbideak lantzeko. Hori dela eta, hamalau bibliotekari eta dokumentalistek oinarri batzuk idatzi genituen, eta jendeaurrean aurkeztu, Durangoko Liburu eta Diska Azokan. Behean duzuen lehenengo dokumentua da.

Hortaz gain, hilero bildu izan gara Donostian, gure lana bi ardatzetan banatu dugularik: lan teorikoa, Euskal Herriko biblioteka, artxibo eta dokumentazio-zentruen egoerari buruz, eta lan praktikoa, euskarazko terminologia baliagarri bat adosteko guztion artean. Lehen ardatzean, partaideak eginiko zenbait txosten eztabaidatu dira: emaitza nagusia Euskal Biblioteka Nazionala behar dugu izeneko adierazpena izan da, komunikabideei zabaldu zitzaiena (behean duzue osorik). Bigarren ardatzean, bi termino zerrenda onartu dira: liburuaren deskribapen fisikoari buruzkoa eta ohar katalografikoei buruzkoa. Hogeita zortzi lagunek harte zuten parte gure lanetan. Heldu den urtean ere bi ildo horietan lan egiteko asmoa dugu, eta espero dugu lagun gehiago hurbilduko dela.

Pruden Gartzia, Azkue Bibliotekako Zuzendaria Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea

etiketak: Dokumentuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.