Euskal Biblioteka Nazionala behar dugu
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko partaideok, urtealdi honen amaieran, honako hau adierazi nahi dugu:
a) Euskal Herriko biblioteka, dokumentazio-zentru eta artxiboen egoera, orohar, kezkagarria da: arazo eta gabezia haundiak daude. Bereziki euskararen estatus eta erabilerari dagokionez, egoera biziki txarra da.
b) Alor horren arazo eta gabeizei aurre egiteko politika aktiboago eta eraginkorrago bat eskatzen dugu. Orobat, euskal erkidegoetan horretarako legeak egitea.
c) Euskal Biblioteka Nazional bat eskatzen dugu, alegia, Euskal Herri osoko biblioteken arteko lotura eta koordinazioa bideratuko lukeen biblioteka. Herri Aginteei eskatzen diegu lehenbailehen beharrezkoak diren elkarrizketak eta gestioak egin ditzaten proiektu historiko hori abiarazteko.
d) Bereziki, euskarak pairatzen duen bazterkeriari konponbidea emateak lehentasun osoa behar luke izan. Euskal Agentzia Katalografiko bat eskatzen dugu alor honetako arazoak bideratzeko.
Adierazpen hau euskal herritar orori zuzendua da, eta prentsaren bidez zabalduko da. Kontuan izanik Euskal Autonomia Erkidegoan laster hauteskundeak izango direla, dei berezi bat egiten diegu erkidego honetako alderdi politiko guztiei gure eskaerak aintzat har ditzaten.
Uztaritze, 1998ko ekainaren 5a