Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburuen azalak eta ataria

Liburuen azalak eta ataria

Gerardo Luzuriaga 2007/07/11 19:43

Xan Airen liburuaren atarian izeneko artikulu interesgarria gustatu zait. Mamiarekin bat nator, ñabardura batearekin izan ezik. Beste hizkuntza batzuetan gertatzen den bezala, (gurean ere) azala, ataria eta portada hitzak artikulu honetan ere nahasten dira. Artikuluaren paragrafo bat kopiatuko dut: «Liburuan sartzeko atea dela esanez aurkeztu du Gantzarainek liburuaren azala. Horregatik portada hitza erabiltzea gehiago gustatzen zait azala baino. Irakurleak liburua eskuetan duenean, mundu baten atarian egoteko sentipena izan behar du. Baina mundu horretan sartzeko urratsa ere egin behar du irakurleak".

Hona hemen labur-labur, liburuaren azalaren eta liburuaren atariaren definizioa: Liburuaren azalak liburuen gaineko eta atzeko orriak dira, gehienetan barrukoak baino gogorragoak dira; berriz, liburuaren ataria horrela deskribatuko nuke: izenburu nagusia, erantzukizunaren aipua eta argitalpenari buruzko datuak dituen dokumentuaren hasierako orrialdea.

Gaztelaniaz ere askotan nahasten da “cubierta eta portada”ren artean.

Susmoa daukat nahasketa hau liburuen aurretikoen bilakaeran datzanik. Jakina da, lehendabiziko liburuetan, inprenta sortu arte ataria ez zela existitzen, egileen, inprenten eta liburuen datuak azken orrialdean jartzen zirela, liburuek ez zeukaten aurretikorik. Inprenta sortzearekin batera lehendabiziko atariak azaltzen ari ziren.

Liburuen azalak, berriz, aspalditik existitzen ziren, hasieratik helburu liburuak babestea eduki dute, horregatik gehienak larruzkoak ziren. Mendeak aurrera joan ahala azalek gero eta garrantzia handiago hartu dute, atarian agertzen diren datuak errepikatzen dira, eta azken finean liburua babesteaz gain geheinetan adituak ez direnentzat azala atari bihurtzen da.

etiketak: Albisteak
Gerardo
Gerardo dio:
2007/07/14 13:52

Bere sasoian gaztelaniazko "portada" euskaratzen hasi, eta "ataria" asmatu genuen (edo asmatu ez bagenuen ere, ontzat eman eta gogotik zabaldu bibliotekarion artean). Beste horrenbeste egun genuen gaztelaniazko "cubierta"-rekin, hots, liburuaren "azala".

Eta nago bigarrenarekin asmatu genuela, baina lehenarekin agian ez. Izan ere, esango nuke frantsesez eta ingelesez de facto erabiltzen den termino dela "page de titre / title page", alegia, "izenburuaren orrialdea", neuk, euskaraz, honela emango nukeena: "orrialde nagusia", hots, liburuaren orrialde nagusia.

Agian, sarritan bezala, gure erreferentzia gaztelania baino ez izateak eraman gaitu "ataria" bultzatzera, euskaldun arrunt gehienentzat nahikoa kriptikoa dena (azala ez bezala).

Baina lasai! Esan bagenuen "ataria" esan genuen, eta ez diot nik, inola ere, orain erabaki hura ezezten eta beste termino bat bultzatzen hasi behar dugunik, euskaldunon artean tamalez behin eta berriro errepikatzen den jokaera absurduari segituz. Esan bagenuen, esan genuen, zabaldu da, erabiltzen dugu (bibliotekarion artean behintzat), eta ez naiz ni izango zentsore lanetan hasiko dena.

Baina tira, nire buruari ere ez diot debekatuko inoiz edo beste, testuinguruaren arabera, liburuaren "orrialde nagusia"-z hitz egitea.

Ulertzen da, ezta?

Pruden

Primeran ulertzen da.

Nik uste, arazoa ez dagoela atari terminoan, baizik eta edukiari dagokionez azalaren eta atariaren itsura gero eta berdintsuagoa denez, adituak ez direnentzat orduan eta zailagoa da bereiztea.

Edo zer pentsatzen duzue, "page de titre", "title page" edo "izenburuaren orrialdea" jarrita denok de facto atari orrialdea izatea pentsatzera eramango gaituela? Ez dut uste.

Zientzia bakoitzak badauzka bere ezaugarri bereziak, eta gu atzean ez gelditzearren...

Gerardo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.