Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Europako Liburutegi Digitala

Europako Liburutegi Digitala

Gerardo Luzuriaga 2007/05/17 12:21

The European Library Office, la Biblioteca Nacional de España, la Bibliothéque Nationale de France, la Biblioteca Nacional de Praga eta “Michael” erakundearen arduradunek Europako Liburutegi Digitalaren proiektua bateratua aurkeztu dute.

Aditu hauek azaldu dutenez, proiektu honek liburutegi nazionalek orain arte egindakoa abiapuntua harturik proiektu komun batera ailegatzea du helburu.

Jardunaldi hauetan Liburutegi Nazionalen proiektu digital batzuk ikusteko aukera eduki ditugu: Espainiako Liburutegi Nazionalaren Biblioteka Digital Hispanika Frantziako Liburutegi Nazionalaren Gallika (Bibliothéque Numérique de la BnF) eta Europeana eta Michael proiektua (Frantzia, Portugal eta Hungriako liburutegi nazionalen arteko proiektua )

Teknologiaren bidez kantitateaz gain kalitatea era kontua hartuko duten ezaugarririk nagusienetariko bat da: irudiak OAIren bitartez eskuragarri, eta bilaketak testu osoan egin ahal izango baita, digitalizatzeko azken teknikak erabiliko dutela, alegia. 2007 urte honetan Europako Liburutegi Digitalaren aurkezpena egindo da, eta 2008ko azarorako abian jarriko da.

Europako Liburutegi Digitala ( Bibliothèque numérique Européenne, the European Library, Europeana)Egun 23 liburutegi nazionalen funts bibliografikoak kontsulta daitezke (150 milioi liburu, kartel, soinu, bideo…)

etiketak: Albisteak
Gerardo
Gerardo dio:
2007/05/18 14:53

Europako Liburutegi Digitalaren mahaian zeuden txostengileei galdetu genien zer zeritzoten Espainiako Universidad Complutense eta Googleren artean egindako hitzarmenari. Teresa Malo de Molinak, Espainiako Liburutegi Nazionalaren ordezkariak, hartu zuen hitza, eta horrelako zerbait erantzun zuen: erantzun zehatzago emateko beharrezkoa izango litzatekeela hitzarmenaren hizki txikia ere ezagutzea, eta ez zuenez ezagutzen, ezin zela sartu aferaren mamian. Lehen eta behin Google eta Madrileko Unibertsitatearen arteko ituna aberasgarria zela azpimarratu zuen, eta hitzarmen hauei buruz hitzegitea eta erabakitzea Estatuari dzegokiola, Estatuaren erabakia baita.

Dena den, argi eta garbi utzi zuen, lehendabizi, funts publikoak direnez ondare publikoa inoiz ezin duela utzi esku pribatuetan, ekimen pribatuaren tentaldi handiak izan arren. Bigarrenik, Liburutegi Nazionalari dagokionez digitalizazioaren koordinazioa eta jarraibideak jartzea, espero zuela egindako hitzarmenak ez zuela jarriko oztopo legalerik Madrilgo Konplutenseko funts bibliografikoak Europako Liburutegi Digitalean izateko.

ni neu
ni neu dio:
2007/06/10 19:34

vaya coñazo de blog, no me extraña que no te escriba nadie erantzunas. no me creo que de verdad te guste lo que escribes y que te interese lo que as estudido para poder escribir semejantes bodrios

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.