Dokumentazioari buruzko 10. jardunaldiak
Joan den astean, Santiagon dokumentazioari buruzko 10. jardunaldiak izan dira. Dakizuenez, jardunaldi hauetan ordu berean hitzaldi ugari daudenez, ezinezkoa da ekintza guztietan parte hartzea, leku guztietan izatea.
Hona hemen iruditako esanguratsuenak, ezbairik gabe azpimarratuenetariko bat Los blogs en la biblioteca 2.0. La blogosfera bibliotecaria, documentalista y archivera: quién, para qué, para quién izan da; baina ekintza honen gaineko gorabeherak patxadaz eta luzez Asnabiko blogean irakur ditzakezuenez, beste izenburu batzuei erreparatuko dizkiot.
Ekintza honez gain Software askeari buruzko hitzaldiak azpimarratu nahi ditut.
Santiagon jardunaldi hauek izana ez da izan kasualitatea, Galiziako Xuntak software librearen aldeko erronka egin baitu.
Universitat Politécnica de Katalunyak software askean egindako PPCommons proiektuaren ezaugarriak ezagutzeko ezinparegabeko aukerak eduki ditugu. Repositorioak (e-prints, Tesiak, aldizkariak, lan akademikoak...), software (linux, apache, MySQL, Php, Dspace, HTML...) Standareak (Dublin Core, OAI...) ezagutu dugu.
Halaber hiru egun hauetan UNEDeko proiektua eta Extremadurako Juntako softwaren askearen (LibrEX) aplikazioaren eskarmentuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki dugu.
Software librea eta euskara komunikazio sarean
Ubuntu Tribe proiektuak oihartzun handia izan du munduko internauten komunitatean. Egin duen kanpainak software librea eta euskara sustatzea du helburu, haren kideek aitortu dutenez, eta haren web orriak dozenaka herrialdetatik jaso dituen milaka bisitek haren arrakastaren berri ematen dute. Lehiaketa batekin eta beste zenbait elementurekin batera, Kanpainaren egileek Youtube web orrian ustezko film baten estreinaldia iragarri zuten eta 15.000 baino ikusle gehiago izan zituen filmaren aurrerakinak, Microsoften eta Ubunturen sistema operatiboaren arteko harremanen parodia egiten zuenak. Ubunturen sistema GNU-Linux delakoan oinarrituta dago, eta haren erabilera inguru iformatiko espezializatuetatik harago zabaltzea lortu du.
Internet, komunikazio sarerik zabalena, handiena da. Eta zenbaitentzat negozioa da batez ere. Hala ere, badira beste zenbait komunikazioa denen eskura egotea aldarrikatzen dutenak. Eta aldarrikatu ez ezik, lan egiten ere ari dira gogotik horren alde. Softwarea sozializatzeko ahalegin hori, hartara, txalogarria da. Kontuan hartzeko modukoak dira horrelako proiektuak komunikazio demokratikoago bati begira. Baina, gainera, lan horretan euskara lehenestea hizkuntza hau sustatzeko era eragingarria da, Ubuntu Triberen kanpainak erakutsi duen moduan, eta haren helburua txalogarriago egiten du.
Ikusmira