Flasha ezkontzetan
Flasha ezkontzetan
Ezkontzetan, oso arrunta suertatzen da agertzea gonbidatu batek nahi duena argazki bat ateratzea elizan jarrita gaudenean gonbidatuei , eta batzuetan eta artista apur bat izaten bada, ezkongaiak agertzea lehenengo planoan eta ertz batean agertzea eta beraien atzean gonbidatu guztiak argazki bat nahiago duena. Argi dago: hori lortzeko guztiz beharrezkoa izango zaio flash bata erabiltzea. Tinkotze (kompakta) kamara, digitala edo ez, bere flasharen argi-ahalmena oso txikia da eta ez du argirik emango bi edo hiru metrotara baino gehiago. Orduan, porrota nabarmena izango da. Baina, kanpoko flash bat, argi-ahalmeneko handiagoa erabiltzen badu emaitza dezente batzuk lortuko ditu. Eskuz posizioan ipintzen badu flasha, nahi duen ondo argiztatua geratzea objekturen distantzia ipini beharko du, eta ondoren dagokion diafragama. Esate baterako, ezkongaien distantzia ipintzen badu, hauek ondo argiztatuak geratuko dira, baina beste guztiak, gonbidatuak eta abar, guztiz ilunak bere distantzia ezkongaien distantzia baino handiagoa denez eta ez da egokiena diafragma hori aukeratu ondoren. Lehen aulkiko distantzia aukeratzen badugu, eta ondorioz dagokion diafragma aulki hori ondo argiztatua geratuko da baina ezkongaiak guztiz erreta (zuri zurian)eta atzoko aulkiak ilunpetan. Automatiko posizioan jartzen bada flasha, honek neurtzen du objekturen distantzia eta diafragma bat aukeratu ondoren, flasha berak mozten du distiraduraren iraupena nahikoa izan denean ondo argiztatzeko aukeratutako objektua. Beste objektuak, berriro, txarto argiztatua geratuko da: edo argi gehiegirekin edo gutxirekin. Arazo honek ez du flashak konpontzen, TTL edo argi-ahalmen handiko izan arren. Hori ez da arazoa. Arazoa zera da: flasharen argia banatzen da kono (edo piramide) baten arabera, eta gero eta urrunago denean basea, basearen puntu bakoitzari argi gutxiago argiztatzen du. Argi kopurua berdina da baina azalera ezberdinean banatuta eta ondorioz, puntu bakoitzaren argiztapena txikiagoa izango da. Gauzak horrela arazoan konponduezina da, baina irtenbide batzuk badaude arlo honetan zeozer lortzeko.
Ez egin horrelako argazkirik Elizaren sabaia oso urrun edo iluna izaten bada ez egin argazkiak Sabaia hurbil badago eta zuria flasha errebotatu egingo dugu sabaian(automatiko posizioan): Horrela, gune bat lehenengoa baina handiagoa jasoko du argia eta hau, berez, motelagoa izango da. Eta azkena eta onena: flash edo argi laguntzaile batzuk erabili ditzakegu sinpatiaren zehar pizteko flash nagusirekin batera. Flash laguntzaile hauek argiztatuko dute gonbidatuei. Berez beharrezkoa izango litzateke flashimetro baten erabilpena, emaitza aurrez ezagutzeko, baina flashimetro gabe hobekuntza nabarmena lortuko dugu ere. Gainera, kasu batzuetan,makina batzuk aukera berezi bat daukate: "Slow" izendakoa. Aukera hori hartzen baduzu flash erabiltzerakoan, obturadorearen abiadura oso txikia da eta horrekin, objekturen aurreko parteak flasharen argia hartzen du eta atzeko partea berriz, flasharen argiren parte bat eta giroaren argia ere bai, eta biek batera ematen diote argi apur bat gehiago atzeko parte horri eta ondorioz, ez da geratzen hain iluna.
Argazkizalea eta argazkialritza digitala
ARGAZKIZALEA ETA ARGAZKILARITZA DIGITALA: EZ DIRA BAKARRIK PIXELAK
Gaur egun ikusten dugu nola handitu den argazki digitala makinaren kopurua. Jende izugarriak erosi du orain bere makina digitala, baina orain arte ez zuen sekula erosi argazki makina bat , sinpleena ere ez. Seguraski pentsatuko dute argazkilariak direla jadanik. Hau ez da berria: orain dela urte dexente Kodak asmatu eta zabaldu zuen esandakoa hori: Zuk zapaldu botoia, guk egingo dugu beste guztia argazkilaritza denok konsumitzeko intentzioarekin. Hilero edo astero iragartzen dizkigute argazki makinaren modelo berriak, eta beti, esaten dutenez, garrantzitsuena da megapixelen kopurua eta nolakoa den zooma. Dirudienez, bi gauza horiek nahikoak dira makina bat zehazteko. Argi dago: gero, ordenadorean dena oso ondo ikusten denez....
Hau guztia ikusiz eta gero, guztiz beharrezkoa da bi gai hauek aztertzea: 1.- Finkatu behar da zer den garrantzitsuena argazki makinaren kalitatea jakitzeko. 2.- Jakin behar da gaurko argazkilaritza digitalak zer ematen dion benetan argazkilari argazkizaleari, benetazko argazkilariari,
Lehenengo puntuari dagokion zera esan behar da: lehen aipatutako bi ezaugarriekin ezin da zehatz-mehatz makina baten kalitatea. Beste gauza asko daude, eta beraien artean batzuk guztiz oinarrizkoak baina ahazten direla propio. Esate baterako leiar edo lenteen kalitatea. Ezaugarri hau guztiz garrantzitsua da bai digital bai analogika (edo hobeto esanda betikoa) argazkilaritzan. Inoiz ez dute kalitate berdina eduki objektibo batzuk beste batzuekin alderatuz. Marka eta eredu ezberdinen artean alde handia dago eta marka baten barruan ere, aldeak nabarmenak izaten dira modelo ezberdinen artean. Lehen jende guztiek argi eta garbi zeuzkaten gauzak: argazki kamara konpakta batek ezin izaten zuen kalitate berdiña beste kamara askoz garestiagoak baino. Gainera, lehen, pikora, definizioa, akutanzia eta abar , filmek eta errebelatzaileek ematen zituzten, baina, gaur egun CCDk ematen ditu kalitatea eta dirudienez kalitate ezberdinekoak dira CCD hoiek. Ematen duenez pixelen kalitatea ezberdina izan daitekeela. Eta zer esanik ez mekaniko edo elektronikoren kalitateari buruz. Norbaitek gogoratzen du zer den hori? Eta grisen gama edo tonalidadeak ezberdinak direla bai pelikula eta digital euskarrietan. Ez zaigu ahazten bakarrik, ez, inork ez digu azaltzen baino. ¿Eta biltegiratze sistemari buruz? Badakigu zer pasatzen den argazkilaritza kimikoarekin, zer iraupen daukan, nola biltegiratu behar den eta abar. Baina ¿ badakigu, benetan, zeozer Cdei buruz? ¿Bere iraute denboran zehar? ¿Eta bere erresistentzia klimaren baldintzaren aurrean? ¿ Edo magnetiko-eremuen aurrean? Oso gutxi dakigu, oso gutxi. Beste alde batetik, eta pentsatzeko denbora hartzen badugu, erraz konturatuko gara zeozer pasatu behar dela reflex digital on bat kostatzeko 9.000 euro eta konpakta digital bat 300 edo gutxiago. Gauza bera pasatzen zen betiko kamararen artean: Lehenak besteak baino kalitate handiagoak direla. Baina, ¿ Zer ezaugarri dira ezberdinak? ¿Eta zer garrantzia daukate ezaugarri horiek argazkiren azken emaitzan? Bestalde, betiko argazkilarik argakilaritzari buruz eta argazki teknikari buruz ezagupen handia lortu dute urteetan zehar eta hori ez da apenas gertatzen digital argazkilaritzen, une honetan behintzat : Argazki kultura eza, ezagupen eza eta denbora eza kontu hau finkatzeko.
Eta bigarren aspektuari buruz, argazkizaleak (argazkilaritza bere zaletasuna daukatenek leku guztietan ikusita: artea, teknika eta abar) arazo berri batzuk aurkitzen du eta beraien artean arazo ekonomikoa. Beste arazoak praktikan eta denbora zehar gaindituko dira, baina arazo ekonomikoa ..... Gaur egun, betiko argazkizale batek, bere betiko reflex kamarekin , kalitate oneko makinarekin, arrazoizko preziokoa, iraupen handiko makinarekin eta mantentze lanak gutxirekin jarraitu dezake kalitate handiko argazkiak egiten eta neurri handikoak. Eta berak errebelatu ditzake argazkiak etxeko laborategi batean edo bialdu ditzake argazki laborategi profesional batera kalitate handiko argazkia lortzeko arazorik gabe. Une honetan hori ez da posible digital eremuan: kalitateko argazki makinaenn prezioa analogikoenaren prezioa baina askoz garestiago da, gero informatika ekipamendu on bat beharko du, minimoki ordenadore bat eta honekin batera ukitzeko edo argazkiak erretokatzeko programa on bat eta, gainera inpresora oso ona eta garestia, eta hori ere muga handiekin argazkien neurriaren arabera A3 bainoa handiagoak izaten badira. Ezin dugu ahaztu oraindik, paperen eta tintaren prezioak oso garstiak direla. Betsalde, eta guk ez badugu nahi inprimatu, gure ekipo kalibratu beharko dugu ( Ezin da monitore eredu guztietan) eta hori ados jarri ondoren laborategiarekin. Bestela koloreak ez dira izango guk ikusten ditugunak gure ordenadorean Eta ¿Argazki lana zuri eta beltzez izaten bada? Laborategi gehienak, onenak barne, arazo ederrak dauzkate ez agertzeko kolore gainartzaileak !Zuri eta beltzez! Eta zer esan prezioei buruz eta kopiaren iraupenari buruz: Ez dakigu benetan horri buruz eze.
Ondorioa: Gaur egun, argazki artea maite duen argazkilariak, bere argazkiak sortzen, prozesu osoa kontrolatzen gustatzen zaion argazkilariak, benetako argazkizaleak ez dauzka bide erreza Digital argazkilaritzarekin
BARCELONA
Bilduma honek 84 argazki ditu. Zuri eta beltzez, baryta papera eta seleniumekin biratuak. Irudien neurriak:30 x 40 zm 40 x 50 zmko passpartoutpean








